Albisteak

 

Negoziorako ideia bat baduzu, hauxe da zure aukera! Gehienez 1.250 euro lortu ahal izango duzu gurekin garatzeagatik.

Baldintzak

a) EAEn erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea. Betekizun horri eutsi egin beharko zaio, gutxienez laguntza-prozesua amaitu arte.

b) Langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea. Ondorio horietarako, langabetzat hartuko da lanaldi partzialeko kontratuarekin eta % 30eko edo hortik beherako lanaldiarekin ari denean.

c) Aurreko urtean alta emanda ez egotea ez Ekonomia Jardueren gaineko Zergan, ez eta Langile Autonomoen Araubide Berezian ere.

d) Edozein jarduera-adarretako enpresa- edo negozio-proiektu bat garatzeko ideia bat izatea.

e) Aholkularitza eta laguntza jasotzeko prozesuan sartuta egotea eta SanturtziLanen izena ematea egotea.

f) Aurreko deialdietan, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntzen onuradun ez izatea.

Laguntzaren zenbatekoa

Sustatzaileei euren enpresa-ideia garatzeko eman beharreko laguntzaren zenbatekoa 1.000 eurokoa izango da.

Zenbateko hori % 15 handituko da baldin eta sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada, laguntza-prozesua hasteko unean, eta beste % 15, baldin eta emakumea bada.

Eskabideak eta dokumentazioa

  1. Eskaera orria (PDF 656KB)
  2. Eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira Santurtziko Udaleko HAZ bulegoaren sarrera erregistroan, SanturtziLan ekintzailetza zerbitzuarentzat:
    a) NANaren fotokopia.
    b) EAEko errolda-ziurtagiria edota erroldako datuak elektronikoki egiaztatzeko baimena.
    d) Lan-bizitzari buruzko txostena, laguntza-prozesuaren hasiera-datan eguneratua.
    e) Zerga-betebeharrak beteta dauzkatela egiaztatzen duen ziurtagiria.
    f) Gizarte Segurantzarekikoak beteta dauzkatela egiaztatzen duen ziurtagiria.

Aurkezteko epea: ekabideak aurkezteko epea 2020ko otsailaren 17an bukatuko da.

Informazioa: informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan lauralahuerta@santurtzi.eus helbidean edo 94 420 58 00 telefonoan (luzapena 166/164).

Deskargatu deialdia (PDF 102KB)