Albisteak

 

Santurtziko Udalak, SanturtziLan Herriko Enplegu eta Garapenerako Zerbitzuaren bidez, 22 prestakuntza-ekintza jarri ditu abian lan-profila hobetu nahi duten 300etik gorako santurtziarrentzat (langabetuek lehentasuna izango dute). Bereziki honako hauentzat dira: 30 urtetik beherako eta 45 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabeak, desgaitasun-egoeran edo bazterketa arriskuan dauden herritarrak.

Horrez gain, ekintza guztietatik hamaika 30 urtetik beherako 147 gazterentzat izango dira.

Lanerako prestakuntza eta gaitasun tekniko eta profesionaleko ekintza hauen bidez enplegagarritasuna hobetu nahi da eta ondorioz, Santurtziko herritarren laneratzeko edo lanean hobetzeko aukerak areagotu.

Aurreikusitako prestakuntza-ekintzak:

  • Segurtasun pribaturako jagolea
  • Lanbide Heziketaren irakaskuntza I-VII
  • Dronak erabiltzea I eta II
  • Community Manager-a
  • Oinarrizkoa, oposaketetarako
  • Gaitasun digitalak / IT Txartela
  • Instalazioak garbitzea I eta II
  • Portuko lanetarako laguntzailea I eta II
  • Kargak manipulatzea orga jasotzailearen bidez
  • Autocad 2D eta 3D
  • D Gidabaimena + CAP bidaiariak
  • Supermerkatuko langilea
  • Soldadura ikuskatzea

Ekintzok Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan egingo dira 2019/40 eta 2019/43 Foru Dekretuen esparruan, zeinek diruz laguntzen duten Bizkaian bizi diren herritarren eta gazteen enplegagarritasuna hobetzeko helburuz egiten diren prestakuntza-ekintzak eta ibilbideak.

Informazio gehiago, ikastaroak eta izena emateko.