Albisteak

 

Euskadin izan diren Koronabirusaren -COVID19- infekzio-kasuak tarteko, eta kutsatuen kopuruak gora egin ez dezan, atzo Eusko Jaurlaritzak Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza-zentroen jarduna aldi baterako etetea gomendatu zuen, Araban hartutako bide berean. Etenaldia gaur bertan, ostirala, sartuko da indarrean.

Hori dela eta, hamabost egunez Santurtziko hezkuntza zentroak itxita egongo dira. Neurri honek Musika Eskolari, Udal Euskaltegiari, Mirabueno eta Emilia Zuza haur-eskolei, HHIri, Kzguneari, LHTIri eta Ranzari zentro okupazionalari ere eragingo die. Baita liburutegiak eta ludotekak ere.

Horrez gain, gogoan izan atzo adinekoentzako zentro soziokulturalak ixteko neurria hartu zela, Santurtzin San Juan, San Jorge eta San Pedro hain zuzen. Jantoki sozialak, berriz, zabalik egongo dira, baina distantzia mantentzeko neurriak eta bestelako prebentzio neurri batzuk ere hartu dira eta higiene-neurriak gogortu.

Bestalde, udal ekitaldiak eta abian zeuden parte-hartze prozesuak ere bertan behera geratu dira sine die. Udalak gogorarazten du Herritarren Arretarako Artatzeko Zerbitzua (HAZ) zabalik egongo dela, baina gomendatzen da, ahal dela, kontsultak telefonoz egitea 94 420 58 00 zenbakira deituz.

Udalak herritarrei erakundeetatik heltzen diren irizpide eta gomendioei jarraituz hartzen diren neurri gehigarrien berri emango die bide ofizialen bitartez (webgune eta sare sozialak).