Albisteak

 

50 lagunek eman dute izena Santurtziko boluntarioen laguntza-sarean, koronabirusa prebenitzeko ezarri den berrogeialdi honetan egoera zaurgarrian dauden herritarrei babesa eta laguntza emate aldera.50 lagunek eman dute izena Santurtziko boluntarioen laguntza-sarean, koronabirusa prebenitzeko ezarri den berrogeialdi honetan egoera zaurgarrian dauden herritarrei babesa eta laguntza emate aldera.

Atzotik, astelehenetik, hamar bat lagun ari dira Santurtzin boluntario-lanak egiten, herrian arriskuan egon daitezkeen pertsonen beharrizanei erantzuteko.

Izan ere, atzo boluntario horiek janaria banatu zuten 65 urtetik gorako herritarren eta jantoki sozialaren erabiltzaileen etxeetan.

Horrela, etxetik irteteko zailtasunak dituzten hogei bat adinekok, catering-a jaso zuten atzo etxean bertan, berrogeialdiak dirauen bitartean aurrez aurre izan ohi duten zerbitzua nolabait ordezkatuz.

Zerbitzu hau egunero emango da etxean janaria izan dezaten, koronabirusaren zabalpena prebenitzearren jantoki soziala itxita dago eta.

Atzotik Boluntak eta Gurutze Gorriak hartu dute boluntario hauen eta gainerako berrogeita hamarren kontaktua euren gain, Foru Aldundiak Bizkaia Garaizenaz sortu duen laguntza-sarearen parte izan daitezen.

Bestalde, enplegu-planeko langileek ematen duten laguntza-zerbitzuak bere horretan jarraituko du baina telefonoaren bidez. Horrela bada, erabiltzaileek behar dituzten mandatuak egingo dituzte, betiere kontaktua ekiditeko eskatzen diren segurtasun-neurriak betez.Bestalde, enplegu-planeko langileek ematen duten laguntza-zerbitzuak bere horretan jarraituko du baina telefonoaren bidez. Horrela bada, erabiltzaileek behar dituzten mandatuak egingo dituzte, betiere kontaktua ekiditeko eskatzen diren segurtasun-neurriak betez.

“Ezinbestekoa da une honetan herriko adinekoak babestea. Santurtzin laguntzeko prest dagoen boluntarioen sarea sortu dugu, herritar zaurgarrienek pandemia honen albo-ondorioak ahalik eta arinen pairatu ditzaten. Miresgarria da bi egunetan herritar-sare hau osatu eta lanean jarri izana”, adierazi du Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak.

Horrela bada, baten batek egoera zaurgarrian dagoen norbaiten berri baldin badu, Santurtziko Udalean jakinarazi behar du 010 telefono-zenbakira deituz edo zainduz@santurtzi.eus helbidera mezua bidaliz egoeraren berri izan eta jarduteko aukera izan dezagun.