Albisteak

 

Santurtziko udaltzainak isunak jartzen hasi dira etxean geratzeko agindua arrazoirik gabe betetzen ez duen jendeari.

Joan den igandetik, polizia ari da kalean dagoen jendeari informazioa ematen, etxean geratzeko gomendioa dagoela gogoraraziz.  Dekretuz ezarri zen Larrialdi Egoera, eta horren ondoren, debekatuta dago paseatzera irtetea edo aire zabalean kirola egitea. Dekretua bete beharrekoa da eta bete ezean 100 eta 30.000 euroko isunak daude.

Horrela bada, agenteek atzo asteartean 12 pertsonari jarri zioten isuna, koronabirusaren hedapenari eusteko aurreko igandean agindutako isolamendua ez betetzeagatik.

“Oso gauza serioa da, eta zorrotz bete behar dugu. Kontua ez da nahi dugun ala ez; derrigorrez geratu behar dugu etxean gure osasuna eta santurtziar guztiena babesteko, batez ere, auzokide nagusienena eta arrisku handiena duten taldeena. Guztion ardura da gaixotasuna lehenbailehen bukatzea, eta zaila bada ere, gure partetik jarri behar dugu. Ondo aterako da dena, baina horretarako arduratsuak izan behar dugu”, adierazi du Aintzane Urkijo alkateak.