Albisteak

 

Osasun-erakundeek ezartzen dituzten gomendioei jarraituz, Santurtziko Udalak garbiketa-zerbitzuak berrantolatu ditu, aholkatzen diren neurri berriak abian jarri nahian.

Honela bada, aurreko astean hasi ginen edukiontzien garbiketa areagotzen, desinfektatzaileak erabiliz, bai eta herriko hainbat gunetan dauden igogailu, arrapala eta eskudelena ere.

Ildo horretan egiten ari diren azken esku-hartzeak honako hauek dira: bide publikoaren desinfekzioa, kaleak urez garbituta, eta hipoklorito sodikoa erabiliz motxila lainoztagailuen bidez.

Ahalik eta eraginkortasun handien lortze alera, garbiketa-prozedurak eta erabiliko diren produktuak etengabe berrikusten dira. Baliatzen ditugun produktuak, erabiltzen diren neurrietan, ez dira kaltegarriak ez pertsonentzat ez eta maskotentzat ere.

Lan horiek auzoetako leku jendetsuenetan hasi ziren egiten eta gainontzeko guneetara zabaltzen ari dira; han, pixkanaka jarraituko dute lanean.

Azkenik, Santurtziko Udalak lasaitasunerako deia egiten du, osasun-erakundeek udalerri guztietan gomendatzen dituzten lan guzti-guztiak ezartzen ari baitira.