Albisteak

 

Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren gomendioei jarraituz, Santurtziko Udalak gogorarazten du txakurrak paseatzera atera daitezkeela baldin eta honako arau hauek betetzen badira:

  • Txakurrak jabea edo arduradunarekin egon beharko du beti, eta honek dokumentazioa eramango du txakurra berea dela egiaztatu ahal izateko.
  • Ahal dela, jende gutxien dagoen orduetan aterako da.
  • Paseo laburrak egingo dira, etxetik oso gertu.
  • Paseoa laburra izango da, txakurrak behar fisiologikoak egiteko behar duen denbora-tartea soilik.
  • Botila bat ur eta xaboi eraman behar da txakurrak txiza egin ondoren ingurua garbitzeko. Gorozkiak jasotzeko poltsak ere eraman eta erabili egin behar dira.
  • Ezin da beste animalia eta pertsona batzuekin kontakturik izan.

Denon ardura da koronabirusaren zabalpena ekiditea. Beraz, gogorarazten da debekatuta dagoela kalera ateratzea arrazoi justifikatua izan ezean; eta txakurra ateratzekotan, arestian aipatutako baldintzak bete behar direla ezinbestez.

Txakurrak paseatzeko arauak (PDF 101KB)