Albisteak

 

Alarma-egoera tarteko, Santurtziko Udalak bertan behera utzi ditu udaberriko koloniak, 2009 eta 2014 urteen artean jaiotako umeentzat antolatutakoak.

Egoera hobetu eta eskaintzeko moduan egongo ginelako konfiantzan lanean jarraitzen genuen arren, alarma-egoera 15 egunez luzatu da eta beraz, bertan behera utzi behar izan dira.

Familia guztiei jakinarazi diegu Udaletik bertatik telefonoz deituz.

Era berean, martxoan hastekoak ziren adinekoentzako dantzaldiak atzeratu egin dira besterik adierazi arte.