Albisteak

 

Gaur goizean STZ gosearen aurkako solidarioak elkarteak (Santurtziko elikagai-bankuak) larrialdietarako banaketa egin du 17 familiaren beharrei erantzun eman nahian. Joan den astean udaleko gizarte zerbitzuek ekintza-plan bat jarri zuten abian behar gorrienean dauden familietako adin txikikoak behar bezala elikatuta egongo direla ziurtatzeko, egun hauetan hezkuntza-zentroetako jantokiak itxita egongo dira eta.

17 familia horiek ez ezik, egoera berean dauden beste 30 ere antzeman dira.

Horrela, udalaren boluntarioen sarean izena eman duten bost herritarrek elikagai ugari banatu dituzte gaur goizean, honakoak hain zuzen: 2.000 litro esne, 100 litro olio, 150 kilo gaileta, 100 kilo arroz, 100 kilo pasta, 100 kilo lekale, 25 kilo oilasko eta makina bat elikagai izoztu, denetikoak. Guztira 3.000 kilo elikagai, hainbat generotakoa. Banaketa egiteko elkarbizitza-unitate bakoitza zenbat lagunek osatzen duten hartu da kontuan.

Segurtasun-neurriak hartu dira, Gurutze Gorriarekin koordinatuta, banaketan inor kutsatzea ekidite aldera. Horretarako, familiak ordu-tarte desberdinetan jaso dira, une berean elkartu ez zitezen. Horrez gain, elikagaiak banatu bitartean, 1,5 metroko distantzia gorde da eta higiene-neurriak ere zorrotz zaindu dira.

Apirilaren hasieran ohiko banaketa egingo da, eta guztira 13.200 kilo elikagai banatuko dira.