Albisteak

 

Ohar garrantzitsua! Laguntza honen araudia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2020ko apirilaren 15ean argitaratuko da. Eskabideak 2020ko apirilaren 16tik aurrera aurkeztuko dira.

Xedea

Nola eman behar diren norberaren konturako langileentzako eta langile autonomoentzako laguntzak, zuzeneko galera ekonomikoa arintzea xede dutenak arautzea; laguntzen hartzaileek jarduera ekonomikoa etenda izan behar dute COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma egoera dela eta, eta laguntza hauek jarduerari eusten laguntzeko emango zaizkie.

Aurrekontuko zuzkidura

3.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Onuradun bakoitzak gehienez, 3.000 euroko laguntza jasoko du.

Diruz lagundu ahal izango dira gastuak:

a) Langile Autonomoen Araubide Berezian edo Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Araubide Berezian norbere konturako langile gisa eginiko kotizazioaren ordainketari dagozkion kuotak

b) Negozio-lokalen errentamendua, betiere baldintza hauek betetzen badira: ez izatea eskatzailearen etxebizitzaren zati edo beste enpresa batekin partekatutako eremu; ez egotea 2. mailarainoko odol- edo ezkontza-ahaidetasunik lokalaren errentatzailearekin; eta ez izatea errentatzaile diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide. Coworking-espazioak deialditik kanpo geratzen dira.

a) letran aipatzen diren diruz lagundu daitezkeen gastuak alarma-egoera bukatu ondoko bi hilabeteei dagozkienak izango dira.

b) letran aipatzen diren diruz lagundu daitezkeen gastuak 2020ko martxotik (hil hori barne) alarma-egoera bukatu ondoko bi hilabeteetara bitarteko aldiari dagozkionak izango dira.

Laguntza-eskaerak ebatziko dira aurkeztutako ordenaren arabera, aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

Laguntzak deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita eskatu ahal izango dira.

Informazioa eta eskaerak