Albisteak

 

Terraza duten ostalaritza-lokaetan jarduera berriro abian jartzen lagundu nahian, eta kontuan hartuta gure kaleetan dagoen espazio mugatua, Udaletik helarazten dizkiguzuen proposamenak aztertuko ditugu, betiere gobernu zentralak hurrengo egunotan onesten duen araudia aintzat hartuta.

Araudi berria maiatzaren 11n, 1. fasearen barruan, onestea espero da, eta baimendutako mahai kopurua % 50era mugatzea, udalak emandako lizentziarekiko.

Hala eta guztiz ere, terraza bakoitzaren kokapen-espazioa ikusita, zeuek ere proposamenak egin ditzakezue terrazarako erabiltzen duzuen azalera behin-behinean handitzeko.

Horretarako plano bat bidali beharko diguzue proposamenarekin, eskuz egina izan daiteke baldin eta zuen eskaera argi eta garbi ikusi eta ulertzen bada.

Eskaerak ostirala baino lehen, maiatzak 8, bidali behar dira honako helbide elektroniko honetara: sac@santurtzi.eus