Albisteak

 

Ezer baino lehen, komeni da adieraztea larruazal ez kaltetuetarako bioziden eta kosmetikoen baimen eta kontrola Medikamendu eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren (AEMP S) eskumena d el a. Produktu horiek bi taldetan banatu behar dira: kosmetikoak eta azal osasuntsurako baimenpeko antiseptikoak. Horrela bada, produktuen baimenerako izapideak eta euren eskakizun legalak desberdinak dira. Disoluzio hidroalkoholikoa kosmetikoa edo larruazal osasunerako antiseptikoa izan daiteke.

Disoluzio hidroalkoholikoa larruazal osasunerako antiseptiko gisa sailkatuta badago, biozida batez ari garenez, salgai jarri aurretik baimena lortzeko prozedura bete behar da, hala agintzen baitu urriaren 11ko 2002/1054 Errege Dekretuak, bioziden erregistroa, baimena eta merkaturatzeko ebaluazio prozesua arautzen duenak Kosmetikoa bada, berriz, ez da be harrezkoa baimena izatea, nahikoa da egile edo inportatzailearen erantzukizunpeko adierazpena eta produktuaren merkaturatze adierazpena izatea.

Honako hauek dira behin behinean baimendu diren gel eta disoluzio hidroalkoholikoak:
PRODUKTUAREN IZENA E N PR ESA
Eskuak Garbitzeko Gela Hand Cleansing Gel ANTONIO PUIG, S.A.
MIXER Eskuetarako Disoluzio Higienizatzailea
MIXER: Eskuetarako Gel Higienizatzailea
MIXER AND PACK S.L.
LA ROCHE POSAY. Eskuetarako Gel Garbitzaile Hidroalkoholikoa L'ORÉAL ESPAÑA S.A.
Etanol oinarridun disoluzio hidroalkoholikoa eskuetarako
Isopropanol oinarridun disoluzio hidroalkoholikoa eskuetarako
GRUPO JUSTE
Gel Hidroal koholikoa % 70 FAES FARMA S.A.
Eskuetarako disoluzio alkoholikoa COTY S.A.S. PARÍS
CANTABRIA LABS. Eskuetarak o Gel Hidroalkoholiko Higienizatzailea INDUSTRIAL FARMAC ÉUTICA CANTABRIA S.A.
NIVEA. Disoluzio Hidroalkoholikoa BEIERSDORF AG 20245 HAMBURG
Disoluzio Hidroalkoholikoa T ALLER ÁURIA SCCL

Gainerako disoluzio hidroalkoholikoak kosmetikoak dira, eta momentuz, ez dute prezioa araututa. Horregatik, gaur egun ez da derrigorrezkoa poliziaren atestaturik egitea, arestian adierazitako produktuetan salbu, horiek prezioa interbenituta dute eta.