Albisteak

 

Estatuko Enplegu Publikorako Zerbitzuak beste bi subsidiorako epea zabaldu du:

Etxeko langileentzako subsidioa

Etxeko Langileen Sistema Bereziko langilea bazara eta lanaldia murriztu behar izan baduzu edo enplegu-emaileak kontratua iraungi badu, maiatzaren 5etik aurrera ezohiko subsidioa eska dezakezu jarduera faltagatik, alarma-egoera bukatu eta hilabetera arte.

  • EZ baduzu NAN elektronikorik, agiri digitalik edo erabiltzaile pasahitzik, eskaera-dokumentua eta erantzukizunpeko adierazpena jaitsi ditzakezu eta erregistro-gaietan laguntzeko edozein bulegotan aurkeztu, POSTA BULEGOETAN barne. Honako helbide honetara bidali behar dituzu: Unidad Subsidio Empleadas Hogar-Dirección General del Servicio Público de Empleo Estatal- Calle Condesa de Venadito Nº9, 28027-Madrid.
  • NAN elektronikoa, agiri digitala edo erabiltzaile pasahitza baduzu, EGOITZA ELEKTRONIKOAREN bidez eska dezakezu.

Informazio gehiago

Ezohiko subsidioa aldi baterako kontratua bukatzeagatik

Aldi baterako kontratua bukatzeagatik ezohiko subsidioa eska daiteke maiatzaren 5etik aurrera, eta alarma-egoeraren adierazpenaren indarraldia amaitzen denetik hilabete betetzen den egunean amaituko da, biak barne.

Gutxienez bi hilabeteko iraupena duen iraupen mugatuko kontratu bat iraungi zaien langileek jaso ahal izango dute subsidio hori, nahiz eta kontratua 2020/04/02 baino lehen iraungi, betiere 2020/03/14aren ondoren iraungi bada.

Informazio gehiago