Albisteak

 

Santurtziko Udalak, Tokiko Enplegu eta Garapenerako Zerbitzuaren bidez, sei prestakuntza-ekintza emango ditu online. Ekintzak Bizkaiko Foru Aldundiak eta Udalak berak, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun eta Ekonomia bultzatzeko sailek hurrenez hurren, urte honetarako aurreikusi duten prestakuntza-programaren esparruan daude.

Osasun-egoerak eraginda, metodologia egokitu behar izan da, baina ikastaroek ez dituzte edukiak, iraupena eta irizpideak aldatu. Horrela, martxo eta irail artean aurrez aurre egiteko 21 prestakuntza-ekintzatatik sei egokitu egin dira online eman ahal izateko. Sei ikastaro hauek ekainean hasi eta hil horretan zehar egingo dira.

Guztira euren lan-profila hobetu nahi duten 84 herritarrek hartuko dute parte, denak Santurtzikoak. Honako hauek izango dute lehentasuna: langabezian denbora luze daramaten 30 urtetik beherako edo 45 urtetik gorako herritarrek, desgaitasuna dutenek edo bazterketa-arriskupean daudenek. Ikastaro horietatik bat (Community Manager) beren-beregi 30 urtetik beherako hamabi gazterentzat izango da.

Gainerako prestakuntza-ikastaroak hurrengo fase batean egingo dira, eskumena duten erakundeek jarraibide gehiago ematen dutenean aurrez aurre eman beharreko ikastaroei buruz.

Prestakuntza-ekintzak online

  • Community Manager (12 plaza)
  • Oposizioetarako oinarrizkoa (16 plaza)
  • Gaitasun Digitalak /IT Txartela (14 plaza)
  • Portuko lanetarako laguntzailea I (14 plaza)
  • Portuko lanetarako laguntzailea II (14 plaza)
  • Autocad 2D eta 3D (14 plaza)

Ikastaroetan izena eman edo eurei buruzko informazio zehatza (edukiak, parte hartzeko baldintzak, datak eta ordutegiak) nahi baduzue, SanturtziLanen webgunera (www.santurtzilan.eus) edo udalaren webgunera (www.santurtzi.eus) jo dezakezue.

Informazio gehiago ikastaroak eta izena emateko