Albisteak

 

Aurten, suertatu den osasun larrialdia dela eta, ikasturtea bertan behera geratu da eta horrekin batera, Udaletxeak, Agenda 21ekin lotuta programatuta zituen ekintzak.
Horrek ez du esan nahi, jasangarritasunaren alde gaudenoi, benetan garrantzitsua zer den ahaztu egin zaigunik.
 
Komenigarria iruditzen zaigu, herriko ikastetxe eta Eusko Jaurlaritzako  Inguru gelako koordinatzailearekin batera, ekintza bat proposatzea.
Ekintza honen bidez, ikasturteari bukaera emateko aukera izango dugu, eta hurrengo urtean, gogo eta ilusio handiagorekin bueltatuko gara, zalantzarik gabe!
 
Gaia:
 
Natura aldatzen ari da, eta horrek, batzuen iritziz, hitz egiten ari dela esan nahi du. Entzuten saiatuko gara?
Orain, mundua zuen leihoetatik begiratzen duzuenean, zer ikusten duzue?
Zerua urdinago dago, animaliak hirietan paseatzen ikus ditzakegu, zarata gutxiago dago, portuko ura garbiago dago…
Ziur egun hauetan, Santurtzi, desberdin aurkitu duzuela, Santurtzi beste ikuspegi batetik ikusita, mundua mugitzen…
Santurtziko ume eta gazteen begietatik zer ikusten den jakin nahi genuke.
Horregatik, zuek ikusten duzuena guri kontatzera gonbidatzen zaituztegu. Animatuko zarete?
 
Nork parte hartu ahal du?
 
Santurtziko ikastetxe guztietako ikasleek eta Santurtzin erroldatuta dauden neska-mutil guztiek, nahiz eta Santurtziko eskoletako ikasleak ez izan.
 
Baldintza orokorrak:
 
Ulertzen da, parte hartzeko, adin txikiko neska-mutilak, aldez aurretik, guraso edota tutoreen baimena sinaturik daukatela.
 
Udaletxeak, aurkezturiko lanak, behar duen bezala erabili ahal izango ditu.

Nola parte hartu?
 
1. Kategoria.  Lehen Hezkuntza 1-2 // Marrazki bat
 
Zuen leihoak marraztu eta bertatik ikusten duzuen natura marraztu beharko duzue.
Badakigu leiho guztietatik ez dagoela ikuspegi bera; beraz, kasu horretan zuen leiho birtuala diseinatuko duzue, irudimena noraino iristen den erakusteko eta bururatzen zaizuena marrazteko.
 
 
2.Kategoria. Lehen Hezkuntza 3-4 // CollageE
 
Zuen leihoei buruzko collage bat egingo duzue, ikusten duzuen natura irudikatzeko. Zuen leiho birtuala sortzeko aukera ere izango duzue.
Edozein material erabil dezakezue, baina birziklatua bada, hobe!
 
3.Kategoria. Lehen Hezkuntza 5-6 // Idazlana 20 lerro
 
“Mundua nire leihotik…” esaldiarekin hasiko zarete idazten.
Hortik aurrera, askatasunez idatzi ahal izango duzue ikusten duzuena eta sentitzen duzuena, eta ez ahaztu naturarekin lotutako alderdiak balioesten saiatu behar duzuela. Idazlanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezke.
 
4.Kategoria. Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa // Ingurumenari buruzko hausnarketa
 
Irudi bat, albiste bat, testu bat... aukeratu beharko duzue, egunotan ingurumenari buruz azaldu diren berrien artean, arreta handien piztu dizuen gertakaria erakusten duena. Testu, irudi, albiste... horretan oinarrituta, gogoeta egin azken aste hauetan mundua nola aldatu den, nolakoa izatea gustatuko litzaizuekeen, zer behar den horretarako...
 
 
Lanak, nora bidali?
 
Santurtzin eskolaratutako ikasleen kasuan, Ikastetxe bakoitzak, aurkeztutako aurre-aukeraketa bat egingo du kategoria bakoitzeko.
Aukeratutako lan horiek, hurrengo helbide elektronikoetara bidali behar dira:

 
Lehenengo kategoria: Lehen Hezkuntza 1-2 // Marrazki bat 10 - lan zentro bakoitzeko
 
Bigarren kategoria: Lehen Hezkuntza 3-4
// Collage bat - 10 lan zentro bakoitzeko
 
Hirugarren kategoria: Lehen Hezkuntza 5-6 // 20 Lerroko idazlana - 5 lan zentro bakoitzeko
 
Laugarren kategoria: Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa // Ingurumen hausnarketa - 5 lan zentro bakoitzeko
 
Santurtzin erroldaturik bai, baina Santurtzin eskolaratuta EZ dauden ikasleek, honako helbide elektroniko hauetara bidali behar dituzte lanak:

 
Lanen esukia eta aurkezteko modua:
 
Lan guztiek honako informazioa izan behar dute:

  • Izen-abizenak
  • Jaiotze data
  • Helbidea
  • Matrikulatuta dauden ikastetxearen izena
  • Ikasten ari diren maila
  • Kategoria

1. eta 2. Kategorietako lanak, marrazkiaren eta/edo collagearen argazki baten bidez aurkeztuko dira.

3. eta 4. Kategorietako lanak dokumentu irakurgarrian aurkeztuko dira (ahal bada, Word dokumentuan; hala ere, egun horietan ikastetxeetan erabiltzen den edozein bitarteko erabil daiteke, hala nola argazkiak, dokumentu eskaneatuak…).
 
Noiz bidali behar dira lanak?
 
Lanak entregatzeko epea 2020ko ekainaren 5ean amaituko da.
 
Aitorpena:
Epaileek, bost lan aukeratuko dituzte kategoria bakoitzeko.

Aukeratutako lan hauek udaleko web orrialdean eskegitzeaz gain, Tokiko Agenda 21ekin lotutako aitorpen berezia jasoko dute Alkatearen eta Hirigintza eta Ingurumeneko Zinegotziaren eskutik.

Ekintza hori, ikasturteari amaiera emateko ospakizun ekitaldian egingo da.

Lehiaketaren epaimahaia:
 
Partaideak:
Epaimahaia osatzen dutenak:

  • Sara López, Hirigintza eta Ingurumen Arloko burua eta Tokiko Agenda 21eko arduraduna. Epaimahaiko Idazkaria izango da.
  • Ainara Yagüe, Tokiko Agenda 21eko koordinatzailea.
  • Garbiñe Melero ,Tokiko Agenda 21eko dinamizatzailea.
  • Sandra Bragado, Tokiko Agenda 21eko dinamizatzailea.

 
Ordezkoak: 

  • Marta Tomé, Hirigintza eta Ingurumen Arloko zuzendaria.
  • Aurora Iglesias, Hirigintza Kudeaketako AUA.