Albisteak

 

Aurreko astean Santurtziko arrantza portuan oinezkoentzako zirkuitua abian jarri ondoren, atzotik aurrera bigarren ibilbide bat dago prest herrian, santurtziarren ibilaldien segurtasunean pentsatuta.

Ibilaldia Sardineran hasten da eta parke osoan zehar dago eginda, Iparragirre etorbidean. Hesi eta zinta bidez, ibilbide zirkularra egin da, jendea errazago ibil dadin.

Pertsonen arteko segurtasun-distantziak babesteko irizpideei jarraituz, eta portuan prestatu zen  pasealekuan egin zen bezala, norabide bakarreko ibilbidea prestatu da, 1.800 metrokoa, eta horrela geratuko da harik eta berriro ohartarazi arte. Bertan ezingo dira bizikletak eta patinak ibili, haurrenak izan ezik, kolektibo horrentzat ezarritako ordutegietan.

Bestetik gogoratu nahi dizuegu ordutegi-tarteek indarrean jarraitzen dutela;  hortaz, bakoitzak bere ordutegian paseatu ahal izango du.