Albisteak

 

Norberaren edo besteren kontura edo ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak osatzen dituzten bazkide gisa jarduten duten banakako profesionalentzako dirulaguntzak. Edonola ere, dirulaguntza norberaren izenean eskatuko da.

Baldintzak betetzen dituzten langileei aurreko urtean dagokien sormenezko jardueran edo jarduera kulturalean PFEZ-n aitortutako diru-sarrera garbien hileko batez besteko % 70ri dagokion zenbatekoa emango die Lanbidek. Jasotzaile bakoitzeko muga 1.200 € izango dira hileko.

Bete beharrekoak:

  • Helbide pertsonala eta egoitza fiskala Euskadiko Autonomia Erkidegoan izatea.
  • Adinez nagusia izatea eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan artista izatea aitortuta lan-jarduera gisa.
  • Covid-19ak eragindako egoera tarteko, kaltea pairatu duten langileak izango dira, abian jarri behar zituzten jarduera-programak bertan behera geratu direlako.

Aurkezteko epea: 2020ko maiatzaren 12tik 25era.

Informazioa eta eskaera tramitatzeko

Harremanetarako:

  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: 945 160 600 / 630305452 (informazio orokorra).
  • Erakunde eta Enpresentzako Arreta Zerbitzua: 945 160 601 (informazio orokorra).
  • Banakako Aholkularitza Zerbitzua: lan-, zerga- eta finantza-arloei buruzko kontsultak eta zalantzak. Posta elektronikoz edo telefonoz erantzungo da, 48 ordu baino lehen.