Albisteak

 

Santurtziko Udalak, Merkataritza Bulego Teknikoaren eta Turismo Bulegoaren bidez, jarraitzen du tokiko ekonomia-jarduera dinamizatzeko lanean, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sustatzeko ekimenak abian jarriz.

COVID19k eragindako osasun-alertak kalte handia sortu die jarduera bertan behera utzi behar izan duten edo diru-sarrerak nabarmen murriztu zaizkien herriko enpresa horietako batzuei. Egoera hori arintzeko, udalak “Bono STZ Uda 2020” kanpaina aurkeztu du gaur, COVID19ren krisiak kaltetutako ekonomia-sektore horietan kontsumoa sustatzeko helburua duena.

Bonuek 5 euroko balioa dute. Horrela, parte hartzen duten saltokietan bezeroek 15 euroko erosketa bakoitzean 5 euro aurreztuko dituzte. Saltoki berean 4 bono erabil daitezke.

Interesa duten establezimenduak kanpainan atxikitzeko epea bukatu ondoren, udalak izena eman duten 200en artean banatu ditu bonuak, eta bezeroen esku dituzte bukatu arte (guztira, 20.000 bonu). Ekimen horretan Santurtziko 200 bat lokalek hartu dute parte, hala modako dendek, oinetakoek, etxekoek eta liburu-dendek nola ile-apaindegiek, estetika zentroek, tabernek eta jatetxeek. Zerrenda osoa (PDF 412KB) 

Santurtziko Udalak 100.000 euroko aurrekontua du kanpaina honetarako, eta zenbateko horri gehitu behar zaio osasun-krisiak udalerriko enpresa txikietan duen eragin negatiboa arintzeko abian jarritako gainerako neurrien aurrekontua, hala nola itzuli beharrik gabeko laguntza ekonomikoena, babes-maskarak banatzearena, terrazen eremua handitzearena edo eragindako sektoreei zergak eta tasak kentzearena.

Kartela (PDF 270KB)