Albisteak

 

Datozen hilabeteotan Santurtziko Udalak herritarrek parte hartzeko prozesu bat jarriko du abian santurtziarrek adierazi dezaten zer egin nahi duten etorkizunean portuan hutsik geratuko den gunean. Horretarako, lehenengo urratsa astelehenean, ekainak 29, emango da, egun horretan hasiko baitira kentzen gaur egun erabiltzen ez diren trenbidearen bi errailak.

Esan bezala, astelehen gauean ekingo diote trenbidearen bi errailak kentzeko lanari. Lanak bi hilez luzatuko dira, eta 1.600 metro karratu geratuko dira hutsik. Etorkizunean, eta errailak guztiz kentzen dituztenean, berreskuratuko den guneak 7.000 bat metro karratuko azalera izango du.

Trenbide biak kenduta, errailen gunea berriro seinalizatuko da eta hesiak gune horretan oraindik geratzen diren trenbiderantz mugituko dira, oraindik zerbitzuan daude eta.

Urteak dira 6 eta 7. errailak erabiltzen ez direla, eta eurak kentzeko ADIFek 200.000 bat euroko aurrekontua esleituko du.