Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiak abian ipini du Santurtziko udalerriko Villar auzoa eta La Arenako bidegorria Sanfuentes aldean lotzen dituen oinezkoentzako eta txirrindularientzako bidea.

Bidegorria 3.065 metro luze da eta 3,5 metro zabal; zabalerako bi metro bizikletaz ibiltzeko dira eta 1,5 metro oinez ibiltzeko. Inbertsioa 1.870.329 eurokoa izan da.

Eraikuntza-lanek bi fasetan egin dira. Lehenengo Villar auzoa eta Ortuellako Nocedal auzoa lotu dira. Tarte hori 1.125 metro luze da, eta maldarik handiena %8koa da. Bigarren fasean Nocedal eta La Arenako bidegorria lotu dira Sanfuentes aldean. 1.940 metro luze da, eta maldarik handiena %7,45ekoa da.

Bizikleta-bide berria Villar auzoa hasten da; berari esker oinez zein bizikletaz joan daiteke Santurtziko hirigunera La Arenako bidegorriaren inguruan dauden landa-herriguneetatik. Horrez gainera, landa-herrigune horiek garraio publikoaren sarearekin lotzen ditu, bidegorria Kabiezesko metro-geltokitik 500 metrora dago eta. Halaber, baina kontrako noranzkoan, La Arenako hondartzara joan daiteke Bilbo Handitik, garraio publikoa eta bizikleta konbinatuz.

Gogora ekarri behar da, gainera, joan den ekainean beste bidegorri bat jarri zela abian Santurtzi eta Zierbena artean; 3.040 metro luze den bizikleta-bide hori N-639 errepidearekiko paraleloa da. Errepide horretan trafikoa geldotzeko jarduketak egin dira. Obra horiek guztiak egiteko 1.225.000 euro inbertitu behar izan dira.