Albisteak

 
Santurtziko Udala hasia da COVID 19a prebenitzeko arrazoiak tarteko, Mamarigako Kulturgunean eta Kabian erabili ez diren lagapenen eta egin ez diren tailerren truke ordaindutako zenbatekoak itzultzen.
 
Ordaindutakoa bueltan jasotzeko epea zabalik egongo da uztailaren 30era arte. Abuztuan epea itxi egingo da, baina irailaren 1ean berriro zabalduko da urriaren 30era arte.
 
Zenbatekoa eskatzaileari berari edo horrek baimendutako pertsona bati itzuliko zaio aldez aurretik nortasun agiria erakutsita, erreserba egin zen toki berean.