Albisteak

 

“STZ Uda 2020” kanpaina hil honetako 23an amaitu da. Bertan udalerriko zenbait sektoretako 188 saltokik (merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak) hartu dute parte. Kanpainarako 16.900 bonu banatu dira, eta 422.725,53 euroko gastu ekarri dituzte. Bataz beste 27,5 euro gastatu dira erosketa bakoitzean.

Zehatz-mehatz 150 saltokik 2 taloitegi jaso dituzte – guztira 100 bonu; 28k berriz, taloitegi bakarra, hau da, 50 bonu. Guztira, 15.396 bonu erabili dira.
 
Horrela banatu dira bonuak sektoreka:

  • Bonuen ia % 62 (9.565) kanpainan parte hartu duten 115 merkataritza-saltokietan gastatu dira, eta 309.247 euro ekarri dituzte.
  • % 20 (3.127 bonu) ostalaritza-lokaletan gastatu dira, 43.729 euro ekarriz kanpainari atxikitako 37 ostalaritza-lokaletan.
  • Gainerako % 19 (2.704 bonu) kanpainarekin bat egin duten 36 zerbitzu-lokaletan erabili dira eta 70.024 euro ekarri dituzte.

                                                                    
Uztailaren 13an Udalak lehenengo ordainketa egin zien kanpainan parte hartu duten lokalei hasierako egunetan kontsumitutako bonuen truke; eta gaur, hilak 30, hasi da bigarren ordainketa izapidetzen, hau da, kanpainaren azken egunei dagokiena. Guztira, 76.980 euro jarri dira herriaren jarduera ekonomikoa dinamizatzea helburu zuen kanpaina honetarako, zeinak 420.000 euroko gastua utzi duen atxikitako lokaletan.