Albisteak

 

Santurtziko Udalak gaur egindako Osoko Bilkuran onartu du 10. Udal Zerga Ordenantza, Udalaren erabilera publikoko lurrak terrazen bidez erabiltzeagatiko tasa arautzen duena, aldatzea.
 
Aldaketa honen bidez, ostalaritza-lokaletako jabeak 2020. urte honetan terraza ezartzearen truke ordaindu beharreko tasa ordaintzetik salbuetsita egongo dira, eta ondorioz, udalak 40.000 bat euro gutxiago jasoko ditu.

Udalak COVID-19ak sektore honetan eragindako ondorio negatiboak arindu nahian hartu du neurri hori.