Albisteak

 
Datorren astelehenetik aurrera, hilak 14, Mikel Trueba kiroldegiak kirol-zerbitzuen ordutegia luzatu egingo du, ahalik eta ordu gehien ematen joateko eta jarduera berreskuratzen joateko. Horrela, oraingo ordutegia, 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, hamar orduz luzatuko da astean, hau da, 7:45etik 14:30era eta 16:30etik 21:30era.
 
Kiroldegiak eskainiko dituen zerbitzu nagusiak honako hauek izango dira: kanpoko atletismo, padel eta tenis pistak. Gainera, igerileku klimatizatu mistoko 12 kale erabili ahal izango dira, hots, 6 gehiago, 75 minutuko txandak mantenduz, eta aldez aurretik hitzordua eskatuta, gehienez 60 pertsona txanda bakoitzean. Txanda bakoitzeko gehienez 100 pertsona sartu ahal izango dira.
 
Jarduera anitzak ere eskainiko dira, hala nola fitness aretoa eta zenbait talde-klase, eskaeren arabera, % 60ko edukiera murriztuarekin, eta aldagelak erabiltzen hasiko da, gehienez 5-6 laguneko edukierarekin, baita dutxak erabiltzen ere, baina erabiltzean ez dira ondoko dutxak izango.
                                                                                          
Gainera, igeriketa-ikastaroen eta uretako jarduera batzuen deialdia irekiko da, 16 urtetik gorakoentzat soilik, eta lehentasuna izango dute 2020ko martxoan izena emanda zeudenek. Kirol federatuko taldeen entrenamenduak baimendu ahal izango dira, baldin eta kirol horren lehiaketaren hasiera-data zehaztuta badago, betiere klubak hala eskatzen badu.
 
Iraileko azken astean neurri horiek guztiak berrikusiko dira, eta horien emaitzetan eta eskariaren bilakaeran oinarrituta, neurri berri horiek jarraitzea baloratuko da, bai eta Kabiezesko kiroldegiaren irekiera ere.