Albisteak

 
Santurtziko Liburutegien Sareak 2020ko azken zine-zikloa aurkeztu du, “Family”, helduei zuzendua.

Irailaren 15etik abenduaren 1era asteartero 18:00etan Mamarigako Kulturguneko aretoan film bat ikusteko aukera izango dugu, guztira 12 film. Film askotan familiak izaten dira gai nagusia. Izan ere, sarritan publikoa familia horietako kideekin identifikatzen da eta lekua egiten die herriaren imajinario kolektiboan.

Familiak eta euren barruko gatazkak funtsezkoak izaten dira fikzio unibertsalean. Azken batean, gai honek istorio ahaztezinak utzi dizkigu, garrantzitsuak eta gorde beharrekoak.

Informazio gehiagorako jo ezazu hona: Ikuslearen gida.