Albisteak

 

2018ko abenduaren 3an bukatu zen lehen Euskaraldia, hizkuntza ohiturak aldatzeko helburua zuen ekimen berritzailea. Hartan milaka lagunek hartu zuten parte, eta jakina, Santurtzi alderdi aktiboa izan zen, ehunka santurtziarrek hartu baitzuten parte.

Euskaraldia denboran finkatzeko asmoz sortu zen eta 2020an bigarren edizioa izango da, azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Bertan banaka -ahobizi edo belarriprest- zein osatu diren ariguneetan – euskaraz hitz egiteko taldeak- hartuko dute parte herritarrek.

Santurtzin www.santurtziarrak.eus webgune berria jarri da abian, nahi duen edozein santurtziarrek izena emateko eta webgunea ezagutzeko. Webgune horretan norbanako edo arigune gisa izena emateko epea zabalik dago eta ez du epemugarik, parte hartzeko baldintza bakarra euskara ulertzea izanik.

Informazio gehiago jasotzeko deitu 94 461 02 15 telefono zenbakira (Izaskun).