Albisteak

 
Adinekoen Eguna dela-eta, Santurtzik ekitaldi xumea egin du Gernika parkean, talde horren ordezkaritza sinbolikoarekin, eta, horrela, beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak bete dituzte.
 
Ospakizunean, adinekoen kolektiboarekin lotutako elkarteek eta Aintzane Urkijo alkateak hitz batzuk bota dituzte. Bukaeran, ohorezko aurreskua egin diete, eta, amaitzeko, zuhaitz bat landatu dute pertsona horien guztien omenez, bai eta lore-eskaintza bat ere eremu berean, Nautika Eskola zaharraren ondoan.
 
Aukeratutako zuhaitza ginkgo biloba bat izan da, bizirik dagoen zuhaitz-espezie zaharrenetako bat, adinekoak eta betidanik eman duten guztia irudikatzeko asmoa duena.