Albisteak

 

Santurtziko Merkatari Batuak elkarteak, Santurtziko Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailekin lankidetzan, abian jarri du Santurtziko saltokietan erosten duten bezeroen fideltasuna saritzeko kanpaina bat.

Urriaren 5etik aurrera santurtziarrek puntu bidezko kartilla bat jasoko dute etxeko postontzian, urriaren 9tik aurrera ekimen honetan parte hartuko duten saltokietan betetzen hasteko. Guztira 152 saltoki eta zerbitzu-establezimendutan batu ahal izango dira puntuak.

5 eurotik gorako erosketa bakoitzeko puntu bat lortuko da, kartillan itsatsiko direnak. Azaroaren 25era arte aukera dago saria jasotzeko zozketan parte hartzeko behar diren 20 puntuak batzeko.

Kartilla behin osatuta, herriko gune eta saltokietan banatu diren 22 kutxetako batean utzi beharko da azaroaren 27a baino lehen.

Zozketa azaroaren 30ean egingo da. 1.010 euroko sari bakarra banatuko da, erosketetan gastatzeko abenduko arratsalde berezi batean; eta horrez gain,  100na euroko 10 erosketa-txartel ere zozketatuko dira.

Ekimenaren oinarriak eta parte hartuko duten saltoki guztien zerrenda www.comerciosunidos.wordpress.com webgunean eta Santurtziko Merkatari Batuak elkarteaen facebooken profilean kontsultatu daiteke.

Gure herriko dendetan gastatzeko erosketa-txartelak edo 1.010 euroko sari handia eskuratu nahi duzu? Parte hartu Merkatari Batuak elkarteak, Santurtziko Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin lankidetzan urrirako eta azarorako abian jarri duen kanpainan.