Albisteak

 

Santurtziko Udala HAPOren Plan Orokorra berrikusteko prozesuan murgilduta dago. Prozesu horretan, paisaiari lotutako balizko ekintzen gidalerroak eta proposamenak ezartzea aurreikusten da.
 
Dokumentua 2020ko bukaeran aurkeztuko da, eta gaur egun idazten ari den Hiri Antolamendurako Plan Orokorra zenbait ekintza zehatzen bidez osatuko du.
 
Planak paisaiaren alderdi zehatzak aztertzen ditu, hala nola, landaretza, zuhaitzak, hiri-espazioen kalitatea, argiztapena, memoria… Planaz arduratzen den taldea diziplina anitzekoa da, eta arkitektoak, paisajistak, ingeniariak eta diseinatzaileak ditu.
 
Orain arte, udalerriaren azterketa teknikoa egin dute, eta paisaiaren kalitate-helburu batzuk ezarri dira, diagnostiko-fasean baliozkotuak. Herritarren ikuspuntua zein den jakiteko banakako eta taldekako elkarrizketa batzuk egin dira, aurrez aurreko eta online galdeketak, bai eta banakako eta taldekako bisita partaidetuak ere. Planaren helburuak Casa Torre jauregian joan den uztailaren 9an aurkeztu ondoren, urriaren 14an beste tailer bat egingo da.

Casa Torre jauregiko Higarillo aretoan arratsaldeko 18:30etik 20:00etara izango den tailerrean parte hartu ahal izateko, interesa dutenek izena eman dezakete paisaje@santurtzi.eus helbidera e-maila bidalita edo 688749393 telefonora whatsappa bidalita.
 
Hitzaldia Gaizka Zuazo eta Lorena Torres paisajistek emango dute. Bertan, planteatutako ekintzak azalduko dituzte eta bertaratutakoen iritzia eskatuko dute eta ekintzak baloratuko dira, Santurtziko paisaia eta hiri-espazioa hobetzeko modurik onenari buruz eztabaidatzeko.
 
Osasun-egoerak edukiera murriztu duenez, tailerrekoa 30 pertsonatara murriztu da, eta, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.