Albisteak

 

Santurtziko Udala, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin, udaleko merkataritza-ekintzailetza sustatzeko plana ari da garatzen azken urte hauetan. Helburu horrekin “Lokal irekia” kanpaina aurkeztu du, udaleanlokal hutsen erabilera sustatzeko eta merkataritza-ekintza berriak ezartzeko.

Kanpaina hori bi kolektibori zuzenduta dago: lokal hutsen jabeei eta inguruko ekintzaileei. Hala, kanpainak bi mezu ezberdin ditu, baina osagarriak, bi aldeek motibazio komunak dituztelako. Batetik, jarduerarik gabeko lokal hutsak daude, eta, bestetik, kokalekua erabaki gabe duten jarduera hasiberriak. Horregatik, Santurtziko Udalak lokalen eta jarduera berrien topagune bat proposatu du: "Santurtzi Lokal Irekia. Lokal irekien sarea". Bertan, ekintzaileek, lokalen jabeek eta erakundeek parte hartuko dute, Santurtziko ekonomiaaktibatzeko.

“Lokala ideia eta aukera berrietara dago zabalik” lelopean, jarduerarik gabeko potentziala transmitituko duen lehen kanpaina bat abiatuko da. Kontzeptu ireki/itxiekinjolastuko da, optika aldatzeko eta lokal itxiak ideia berrietara irekitako lokal gisa hautematera pasatzeko.

Proiektu honek, halaber, jarduerarik gabeko lokalak ikusarazten lagunduko du, benetako erakusleiho bat simulatzen duten kanpoko biniloakjarriz. Itsasalde kalean abian jarritako ekimena da, proba pilotu gisa, eta, orain, udalerri osora zabalduko da.

Ondoren, bigarren kanpaina bat jarriko da abian: "Negozio-ideia hau laster irekiko da", ekintzaileei zuzendua, eta jakinaraziko du Santurtzidela negozio-ideia bat garatzeko aukerarik onena. Sormena sustatu nahi da, tokiko zein kanpoko ekintzailetza-ideia gehiagotara iristeko; bai banakako ekintzaileenak, bai Santurtzin aukera-helmuga bat ikusten duten beste udalerribatzuetan jada instalatuta dauden merkataritza-enpresenak. Ekintzaileentzako laguntza teknikoa hobetzen ere lan egingo da.

Kanpaina hori prentsaren, irratiaren, sare sozialen eta kanpoko publizitatearen bidez zabalduko da urrian eta azaroan.

Proiektu horren abiapuntua izan zen 2018an merkataritza-ekintzailetzari buruzko azterlan bat eta udalerrian hutsik zeuden lokalei buruzkolanda-lan bat egitea. Azterlanak Santurtziko merkataritza-ekintzailetza bultzatzeko eta ekonomia dinamizatzeko garatzen ari garen jarduera-ildo hauek proposatu zizkigun.

Informazio gehiago:

Lokal Irekia (PDF 100KB)