Albisteak

 

Santurtziko Antzerki Jaialdiak 41 urte beteko ditu pandemiak kolpatutako edizioan. Hori dela eta, ikuskizunen edukiera murriztuko da, baina lanen kalitatea ez da txikiagoa izango.

Jaialdia urriaren 30ean hasi eta azaroaren 28an bukatuko da, eta 14 ikuskizun bikain eskainiko dira Serantes Kultur Aretoan.

Jaialdi honetan antzerkiaren munduko izen esanguratsuenetako batzuk bilduko dira, Aitana Sánchez, Carmen Machi, Adolfo Fernández, Israel Elejalde... Eta Miguel del Arco, Andrés Lima, Chevy Muraday bezalako zuzendari aipagarriak.

Sarreren prezioak 4 eta 20 euro artekoak izango dira. Gainera, abonu bat jarri da salgai 100 eurotan antzezlan guztientzat, euskarazkoak eta haurrentzakoak izan ezik. Eta bi euskara-lanetarako abonu bat egongo da salgai, 10 eurokoa.

 Santurtziko Antzerki Jaialdia (PDF 1MB)