Albisteak

 

Plan hori Santurtziko Udalak urtero garatzen dituen Enplegu ekintzen barruan dago. Hortaz, azaro eta abenduan 71 kontratazio berri formalizatuko dira.

Urriaren 27tik aurrera Enplegu Planean izena emateko epea hasiko da, Lanbideren 2020rako tokiko enplegu-ekintzetarako laguntzen deialdiaren esparruan, eta 58 lanpostu izango ditu:

Enplegu plana 2020/2021
Lanpostu kopurua Lanpostua
1 Obra taldeko burua
3 Informatika teknikariak
7 Adinekoentzako laguntzaileak
13 Administrari laguntzaileak
1 1. mailako ofizial igeltseroa
1 1. mailako ofizial arotza
1 1. mailako ofizial argiketaria
1 1. mailako ofizial iturgina
2 1. mailako ofizial pintoreak
6 1. mailako ofizial lorezainak
2 Lorezain laguntzaileak
1 Lorezain arduraduna
4 Peoi balioaniztunak
1 Gizarteratze koordinatzailea
1 Gizarte koordinatzailea
1 Gizarte-ikerketako teknikaria
2 Gizarte-bitartekariak
1 Aholkulari juridikoa
1 Delineatzailea
3 Mantentze-lanetako teknikari laguntzaileak
5 Gizarteratzaileak

ESKATZAILEENTZAKO BALDINTZAK:

  • Udalerriko langabea izatea eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan lan eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Eskatzen diren lan-profilak betetzea.
  • Hurrengo talde batekoa izatea:
    • DBE jasotzaileak.
    • 35 urtetik beherakoak.
    • 45 urtetik gorakoak.
    • Luzaroko langabeak.
    • Gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan daudenak.
    • COVID19aren ondorioz lana galdu duten pertsonak.
  • 2018 eta 2019ko Enplegu Planetan parte hartu ez izana.

Kontratazio guztien %40 gutxienez emakumeentzat izango dira eta % 15 55 urtetik gorakoentzat.

KONTRATAZIOA:

Iraupena eta lanaldia: 6-3 hilabete, lanaldi erdian edo osoan.

Aurreikusitako hasiera-data: 2020ko abendua.

PROZEDURA:

Lanbidek egingo du aurretiko hautaketa, eta, horretarako, webgunean argitaratuko dituzte eskatutako lanpostuen eta profilen lan-eskaintzak.

Udala arduratuko da hautaketa egiteaz Lanbidek aurretiko hautaketan aukeratutako pertsonen artean.

IZENA EMATEA:

Lan-eskaintza horietan eskabidea aurkezteko eta izena emateko 2020/10/27tik 2020/11/03ra egin ahal izango da www.lanbide.eus webgunean (lan-eskaintzak).

Lantaldeak, lanpostuak eta profil profesionalak (PDF 313KB)

Elkarrizketarako hautetutako, ez hautatutako eta baztertutako langileen zerrendak
Elkarrizketarako hautatukoei banan-banan deitu eta honako hauen berri emango zaie: elkarrizketaren data, ordua eta lekua.