Santurtziko Liburutegien Sareak ipuin-saioak antolatu ditu azaroaren 20tik abenduaren 11ra arte Mamarigako Kulturgunearen areto nagusian.
Kontuan hartuta gaur eguneko egoera, 32 lagunek baino ezin izango dute parte hartu; eta horretarako, gonbidapenak jaso beharko dira saioaren aurreko astean, parte-hartzaile bakoitzaren izen-abizenak eta telefono-zenbakia emanda. Soberan geratzen badira, saioa hasi aurretiko 30 minutuetan banatuko dira gonbidapenak.
Umeentzako ipuinak
- Azaroaren 20an, ostirala, 17:30ean, 5 urtetik gorako umeentzat. Gonbidapenak azaroaren 13tik 20ra banatuko dira.
- Azaroaren 27an, ostirala, 17:30ean, 5 urtetik gorako umeentzat. Gonbidapenak azaroaren 20tik 27ra banatuko dira.
- Abenduaren 4an, ostirala, 17:30ean, 3 eta 6 urte arteko umeentzat. Gonbidapenak azaroaren 27tik abenduaren 4ra banatuko dira.
16 urtetik gorako helduentzako ipuinak
- Azaroaren 25ean, asteazkena, 18:00etan, euskaraz. Gonbidapenak azaroaren 18tik 25era banatuko dira.
- Abenduaren 2an, asteazkena, 18:00etan, euskaraz. Gonbidapenak azaroaren 25etik abenduaren 2ra banatuko dira.
Publiko ororentzako ipuinak
- Abenduaren 11n, ostirala, 17:30ean ipuin musikatua Zugameren eskutik. Gonbidapenak hartzeko, abenduaren 4tik 11ra.
3 eta 6 urte arteko umeentzako saiora heldu bat joan ahal izango da etxe berean bizi diren gehienez 3 umerekin. Gonbidapenak amaitu arte banatuko dira.
6 urtetik gorakoek derrigor erabili beharko dute musukoa.