Albisteak

 

Ezkerraldeko hiru Udalak Climathon europar ekimenari batu zaizkio eta herritarrei gonbida luzatzen diete klimaren aldaketaren inguruanideien garapen-proiektuan esku hartzeko

Azaroaren 13an Global Climathon Day ospatzen da Europan. Climathon programak klimaren aldaketak dituen erronka orokorrei aurre egiteko tokian jarduneta elkarrekintzan aritzeko gonbita luzatzen die hiriei. Klima-aldaketaren eraginak ereduek aurrez ikusten dutena baino azkarrago eta sakonago antzematen ari dira. Climathonek hiriek eta herritarrek hausnarketa egin eta jardun dezaten nahi du. Climathon erkidegoeklankidetzan dihardute, batetik, klimaren aldaketari buruz sentsibilizatu eta ohartarazteko eta, bestetik, hirien egitura berriz pentsatu eta etorkizunekoek nola izan behar duten definitzeko.

Climathonen erkidego-erakundeak lan egiteko ez ditu gai zehatzak aipatzen. Hala, hiriek proposatu behar dituzte gaiak, klimaren erronka hurbilenetanoinarrituta.  Climathon SPSk aurten hausnarketa eta ideia berritzaileen sortze prozesua proposatzen du, hemendik 2030. urtera arte CO2-ren igorpenak % 50era murrizteko.

Climathon SPS azaroaren 13an abiaraziko da eta hurrengo asteetan zehar hiru saioko programa egin nahi du: hausnarketa, ideiak trukatu eta garatzea.Lan-saioak online garatuko dira ideathon berrikuntza irekiaren formatuari jarraiki. Horietan partaideek proposatutako erronkekin egingo dute lan, hemendik 2030. urtera CO2-ren igorpenak erdira murrizte aldera, Ezkerraldeko eskualdean abian jar daitezkeen ideiaberritzaileak garatzeko.

Deialdia ikasle, ekintzaile, profesional eta udalerriko elkarteentzat da. Parte hartu nahi duten pertsonek izena eman beharko dute azaroaren 25eraarte, hori barne, honako webgune honetan:  https://climathonsps.com/.

Lan-saioek lau ordu iraungo dituzte eta azaroaren 27an, abenduaren 4an eta abenduaren 11n (ostiralak) egingo dira 10:00etatik 14:00etara.

Lehenengo saioan lantaldeak sortuko dira eta prozesua amaitutakoan taldeek beren ideiak gainerako partaideei eta epaimahaiari aurkeztuko dizkiete.Epaimahaiko kide izango dira Ezkerraldeko hiru Udaletako teknikariak, Sestao Berriko ordezkari bat eta TECH Friendly enpresako beste bat. Ideiarik onena hautatuko dute eta sari modura ideiaren bideragarritasuna eta behar bereziak balioztatzeko, baita proiektuaabian jartze aldera plana ardazteko ere laguntza emango da.

Era berean, abenduaren 18an jendaurrean aurkeztuko dira Climathonen garatutako ideiak, lana ikusgai bihurtzeko eta klimaren aldaketaren garrantziariburuz herritarren kontzientzia pizteko.

2020an Climathon SPSren lidergoa Sestao Berri sozietate publikoak du eta babesle gisa TECH Friendly enpresa dago. Proiektua jarraipen-asmoarekin jaioda eta Ezkerraldeko udalerrien artean lidergoa txandakatzea aurrez ikusten da.

 Climathon