Albisteak

 
Santurtziko Merkataritza Bulego Teknikoak urtero antolatzen duen Santurtziko erakusleihoen lehiaketak, aurten XXII. edizioa betetzen duenak, sariak banatu ditu gaur. Ekitaldia Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan izan da sariren bat lortu dutenei soilik zuzenduta, bertaratutakoen kopurua mugatzeko eta segurtasun-neurri guztiak betetzeko.

Lehiaketa honen helburua udalerria komertzialki animatzea da, eta Santurtziko saltokiek Gabonetan beren irudirik onena erakuts dezaten laguntzen du.

Aurtengo edizioan parte-hartze bikaina izan du, 55 saltokik parte hartu baitute. Parte hartzen duten saltokien ahalegina saritzeko 2.700 euro banatu dira saritan.

Alde batetik, epaimahai kualifikatu batek proposamen onenak aukeratu ditu, irizpide hauek oinarri hartuta: eszenaratzea, ikusizko inpaktua, mezuaren originaltasuna eta eraginkortasuna eta merkataritza-inpaktua. Epaimahai honek 3 sari eman ditu:

- Lehen saria, 500 eurokoa, Zazo Liburu-dendarentzat izan da, Olentzeroren etxe bihurtutako erakusleihoarekin.
- Bigarren saria, 400 eurokoa, Ferreteria urrarentzat izan da.
- Hirugarren saria, 300 eurokoa, Marengo Decorenentzat izan da.

Halaber, 15 sari banatu dira, 100 eurokoak bakoitza, herri-bozketan boto gehien jaso dituzten erakusleihoen artean. Honako hauek izan dira saridunak:
 
- Begonia lora-denda
- Begoña Liburu-denda
- Zazo liburu-denda
- Kambio y korto
- Roberto Cenalmor farmazia
- Ailea mertzeria
- Lamarencalma
- Depilación Laser Himala
- Ileapaindegia M.Moran
- Little Moda Infantil
- Kenka Santurtzi
- Tomás Santurtzi bitxi-denda
- Amalur Frutas y Verduras
- Esencia ileapaindegia
- BL Blue Limite
 
Herritarren boto horiek abenduaren 14tik 27ra bitartean jaso dira udalaren webgunearen bidez, eta 2.052 boto lortu dira.