Albisteak

 
Astelehenean, urtarrilak 18, matrikulazio aldia hasiko da haur, lehen eta bigarren hezkuntzako zentroetan.
 
Herrian lau eskola publiko eta bi institutu ditugu (Kantauri eta Axular). Guztietan, haur, lehen zein bigarren hezkuntzakoetan, urtarrilaren 18 eta 29aren artean egin ahal izango da matrikula.
 
Urtarrilaren 13tik 15era lehen hezkuntzako lau eskolak (Serantes, Mahastieta, Emilia Zuza eta Itsasoko Ama) barrutik ikusteko aukera egongo da, betiere klase orduetatik kanpo, gaur egun dugun osasun-egoera tarteko, segurtasun-neurriak behar bezala bete daitezen.
 
Hona hemen eskolak barrutik ikusteko egutegia: Asteazkenean, hilak 13, Serantes eta Itsasoko Ama; ostegunean, hilak 14, Emilia Zuza eta ostiralean, hilak 15, Mahastieta eskola.
 
Bestalde, matrikula egiten denean, derrigor aurkeztu behar da errolda-agiria. Urtero bidaltzen zaie familiei etxera, baina aurten, osasuna zaintzeko gomendioei jarraituz, bestela egingo da. Horrela bada, agiria behar dutenek Kultura Arlora jo beharko dute, Casa Torre Jauregiko bigarren solairura, hantxe daude-eta inprimatuta.