Albisteak

 
Xedea: Enpresetan lanekoak ez diren praktiketarako diru-laguntzak arautzen dituzten oinarriak ezarri eta deitzea.

Onuradunak: Egoitza soziala edo lan-zentroa Bizkaian duten enpresa edo autonomoak, prestakuntza egokia duten 18 eta 29 urte arteko gazteei lanekoak ez diren praktikak eskaintzeko interesa dutenak.

Diru-laguntzaren zenbatekoa, Gizarte Segurantzaren kosteak barne: 506,52 €/hil.

LANEKOAK EZ DIREN PRAKTIKEN EZAUGARRIAK

- Iraupena: 4 hilabete. 2018Ko azaroaren 1 eta 30 bitartean hasi beharko dira, biak barne. Astean 30 ordu.
- Praktiketan hartu beharreko gazteen profila: Lanbide Heziketaren titulu bat izatea (Erdi edo Goi maila), edo goi mailako titulazioa arte edo kiroletako ikaskuntzan edo bestela, Profesionaltasun ziurtagiria edo unibertsitateko titulazio ofiziala. Aldez aurretik gehienez hiru hilabeteko lan-esperientzia izan izana ikasitakoarekin zuzenean lotutako lanpostuetan. Enplegu gabe egotea eta Lanbiden enplegu bila ari den gazte gisa izena emanda egotea. Gazteen Berme Sisteman izena emanda egotea hala badagokio. Santurtzin erroldatuta egotea edo hala izan ezean, Ezkerraldeko Gaztedi Proiektuan parte hartzen duten udalerrietako batean.
- Deialdi honekin bat egiten duten enpresek lanekoak ez diren praktiketan ari den gaztea tutorizatzeko eskumena izango dute.
- Gazteen hautaketa Lanbiderekin lankidetzan egingo da, enpresak eskatutako profilari jarraituz eta sinatutako lankidetza-hitzarmenen bidez.
- Gazteek hilero 460 euroko diru-laguntza jasoko dute enpresetatik eta alta emanda egongo dira Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean dagokien kotizazio-kodean. Enpresak diru-laguntza osoaren % 100 jasoko du praktiken hasieran, Gizarte Segurantzaren kostuak barne, aldez aurretik Lanbide-Enplegurako Euskal Zerbitzuan lankidetza-hitzarmenak aurkeztuta.