Albisteak

 
Santurtzik sakelako telefonoetarako app berria jarri du herritarron esku, Santurtzi Zabaltzen. Aplikazioa erreminta berriz beterik dator, esate baterako, Kalezaindu, non herritarrek udalari jakinarazi nahi dizkioten gorabeherak bidaltzeko aukera izango duten eta nahi izatera, euren jarraipena egiteko ere bai.
 
Aplikazioa deskargatu nahi dutenek “Santurtzi Zabaltzen” bilatu beharko dute.
 
App berritu honetan udalaren azken berriak irakur daitezke -udalaren webgunean argitaratzen diren berberak-, bai eta Kalezaindu erremintan sartuta, ohartarazpenak berehalako batean jaso ere. Horrez gain, sarrera zuzena izango dugu zinerako edo Serantes Kultur Aretoan diren ikuskizunetarako sarrerak erosteko.
 
Kalezaindu erreminta erabiliz, herritarrok Udalari telefonoz jakinaraziko diote udalean matxura edo kalteren bat baldin badago. Gainera, aplikazioak duen geolokalizadoreak gorabeheraren kokapen zehatza markatuko du, bidali egingo dena gertatzen ari denaren deskribapen laburrarekin batera. Horrez gain, argazkia ere bidal daiteke nahi izatera. Hortik aurrera Udalak gorabeheraren bilakaera zertan den jakinaraziko du, guztiz konpondu arte.
 
Aplikazioak Karmengo jaietako egitaraua jasotzeko atal bat izango du ere bai. Horrela, egitarau osoa eskura izango da, app horren bidez pdf-n zabalduko den egitarauari esker.