Albisteak

 
Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloak Drogamenpekotasuna Prebenitzeko Zerbitzuaren bidez udalaren programen barruan dauden Tabakismoa prebenitzeko “Tabakoari Zero” eta “Kerik gabeko gelak” izeneko Eskola Programak sustatu ditu, udalerrian ibilbide luzea izateaz gain, eskoletan oso harrera ona izan duten ekimenak.

“Tabakoari Zero” programa Lehen Hezkuntzako 6. mailatik DBH-ko 2. mailara arte egin da eta “Kerik gabeko gelak” lehiaketa DBH-ko 1. eta 2.ean. Osagarri gisa, ikasleek gero lehiaketara aurkeztuko duten lelo edo logotipo bat diseinatu dute. Lehen Hezkuntzako 6.mailako saria bakarkakoa izan da, diploma bat eta herriko liburu-denda batean gastatzeko 60 euroko bale bat. DBH-ko 1. eta 2. mailan berriz, saria irabazlearen gela osoko taldearentzat izan da, Lehiaketa eta Udalaren logotipoa duen ”pen-drive” bana. Horrez gain, DBH-ko ikasleek parte hartu dute Osasun eta Kontsumo Arloak antolatutako Tabakorik Gabeko Nazioarteko Egunaren inguruko “Kerik gabeko gelak” Elastiko Lehiaketan, maiatzaren 31n burutu dena. Lehiaketan Santurtziko 500 ikasletik gora hartu dute parte, eskualde osoan oso ordezkaritza nabarmena dena.

Bestetik, eskualde osoko botikek Erakusleihoen Lehiaketan hartu dute parte, zeinen helburua den herritarrei erretzeari uzteko kontzientzia helaraztea. Udalak Iñaki Egileor farmaziari sardinera baten grabatua eman dio sari gisa, bereziena izateagatik.

Argazkietan agertzen dira 6. mailako marrazkia, Santa Eulalia Patronatua Ikastetxeko ikasle batek egin duena, eta DBH-ko 2. mailakoa, Axular ikastetxeko ikasle batek egin duena.