Albisteak

 
Atzo goizean Santurtziko Udaletxean “Jaia+errespetua = Denontzat gozamena” kanpainaren aurkezpena izan zen, Santurtziko Udalak Karmengo jaietan zabalduko duena.
Prebenitzea, sentsibilizatzea eta guztiok errespetuan oinarritutako eta edonolako erasorik gabeko jaiak izan ditzagun kontzientzia harraraztea helburuko kanpaina Emakundek sortu du eta Santurtziko Udalak Emakume eta Berdintasun Zerbitzuaren bidez hedatuko du udalerri osoan.
Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, eta Aintzane Urkijok, Gizarte Ekintza eta Berdintasuneko zinegotziak, aurkeztu zuten kanpaina hedabideen aurrean atzo goizean Udaletxean eta arratsaldean Casa Torre Jauregian koadrila, txosna, emakumeen elkarteetako ordezkariak, berdintasunaren aldeko gizonak, ordezkari politikoak, talde feministak eta beste zenbait gizarte-eragile bildu zituzten kanpaina zertan izango den azaltzeko asmoz.
12.000 pegatina eta 450 kartel eta spot bat egin dira. Iragarkian Noa agertzen da, jaietako zapia jantzita duen neska, eta,tarteka, aurreko urteetako irudiak emango dituen pantaila erraldoian ikusi ahal izango dugu.
Gastronomia-lehiaketetan Berdintasunaren aldeko amantalak banatuko dira etxeko lanetan erantzukizun-kidetzaren alde.
 
Zer egin eraso bat gertatzen denean? (PDF 242KB)