Nola heldu

Santurtzik oso komunikazio onak ditu. Izan ere, Bilborekin eta Ezkerraldeko beste gune batzuekin tren eta autobus bidez lotura azkar eta erosoak izateaz gain, 15 km baino gutxiagora nazioarteko aireportua dauka, eta bidaiarien portua ere bai. Azken horren itsas-terminalera astean hiru aldiz heltzen da Britainia Handia eta kontinentea lotzen dituzten ferry-rik garrantzitsuenetako bat.