Datuen babesa

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

  • Nortasuna: Santurtziko Udala, IFKa: 4809500D, Murrieta etorbidea 6, 48980 - Santurtzi (Bizkaia).
  • Informazioa: Herritarren Arreta Zerbitzua:
  • 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 94 420 58 00 gainerako deietarako.
  • sac@santurtzi.eus
  • Datuen babeserako arduraduna:
  • Telefonoa: 946 61 27 74
  • E-posta: dpo-bdo@santurtzi.eus

Zein helburutarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Santurtziko Udalean interesdunek ematen diguten informazioa tratatzen dugu ondoko helburuetarako:

  • a) Interesdun gisa administrazio-prozedura bat hasi edo horretan parte hartzea, bere  eskubideaz baliatu ahal izateko.
  • b) Prestazio edo zerbitzu publikoak erabiltzeko egin duen eskariari egoki erantzutea, eta behar badu, haren intereseko izan daitezkeen bestelako prestazio eta zerbitzu publiko batzuei buruzko informazioa ematea, bai eta horiek erabiltzeko eskaintza egitea ere.
  • c) Santurtziko Udalaren administrazio-poliziaren jarduera burutzea.

Ez da erabaki automatizaturik hartuko profil horretaz baliatuta.

Zenbat denboraz izango ditugu zure datuak?

Emandako datu pertsonalak, gutxienez, izapidea tramitatu edo zerbitzuaz baliatu bitartean gordeko ditugu, eta interesdunak ezabatzeko eskatzen duen arte.

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Zure datuak tratatzeko lege-oinarriak ondoko iturriak ditu:

  • a) Interesdun gisa eta bere eskubideaz baliatzeko helburuz, administrazio-prozedura bat hasi edo horretan parte hartzen duen kasuetan, dena delako administrazio-prozedura arautzen duen araubidea, eta oro har, 39/2015 Legea,  Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, bai eta eskubide hori bete ahal izateko baldintza material gisa eskatzen den adostasuna ere.
  • b) Prestazio edo zerbitzu publikoen erabilerarako eskarien kasuetan, zerbitzu hori arautzen duen araudia, bai eta zerbitzu hori erabili ahal izateko baldintza material gisa eskatzen den adostasuna ere.
  • c) Santurtziko Udalaren administrazio-poliziaren jardueraren kasuan, poliza-jarduera arautzen duen legezko araubidea.
  • d) Azkenik, Administrazio Publikoen esku dagoen informazioa eskuratze aldera, zure datuak beste erakundeekin partekatu beharra badago, zure adostasuna behar dugu. Edonola ere, gogoratu nahi dizugu adostasuna eman ezean, dagokion izapidea tramitatzeko beharrezko dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula, zeren, bestela, zure eskaria bertan behera utz litekeen.

Nori jakinaraziko zaizkio zure datuak?

  • a) Interesdun gisa eta zeure eskubideaz baliatzeko helburuz, administrazio-prozedura bat hasi edo horretan parte hartzen duzun kasuetan, datuak barne-erabilerarako izango dira.
  • b) Prestazio edo zerbitzu publikoen erabilera-eskarien kasuetan, zure datuak eskariarekin zerikusia duten eremu publikoko erakundeei bidaliko zaizkie. Erakunde horiek publikoak izan daitezke, edo ez, mendekoak edo kontratatuak, baina beti ere eskariarekin erlazioa dutenak eta zerbitzu hori ematen dutenak.
  • c) Santurtziko Udalaren administrazio-poliziaren jardueraren kasuan, datuak barne-erabilerarako izango dira.

Zein dira zure eskubideak datuak ematen dizkiguzunean?

  • Edozein pertsonak eskubidea du Santurtziko Udalean hari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari garen jakiteko.
  • Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak atzitzeko, datu okerren zuzenketa eskatzeko edota, hala iritziz gero, ezabaketa eskatzeko, besteak beste, datuak dagoeneko beharrezko ez badira, zertarako bildu ziren kontuan hartuta.
  • Zenbait unetan, interesdunek beren datuen erabilera mugatzeko eska dezakete eta orduan datuak erreklamazioak egiteko edo erreklamazioei erantzuteko baino ez ditugu erabiliko.
  • Bere egoera partikularra dela-eta, interesdunak eskubidea izango du, edozein unetan, berari buruzko datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. Santurtziko Udalak datuak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez dauden arrazoi legitimo larriak, edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.

Eskubide hauek erabili ahal dituzu ondoko helbidera jakinarazpen bat bidalita: Murrieta etorbidea 6, 48980, Santurtzi edo Udal egoitza elektronikoan dauden izapideetarako sarbide elektronikoa erabilita: www.santurtzi.eus.

Datuak erabiltzeko emandako baimena ezeztatzeko eskubidea duzu, hasitako prozedura eten gabe zeren hasitako prozeduraren legezko araubidean oinarritzen baita. Baimena ezeztatzeak sistemen arteko konexioa egitea eskatu duten zenbait datu eta dokumenturen tratamenduan izango du eragina, eta beraz, datu horiek aurkeztu beharko dituzu edota onartu eskariaren izapidetzeak ezin duela aurrera jarraitu.

Uste baduzu aurreko eskubideetako bat erabiltzea ez dela behar bezala bete, erreklamazioa aurkez dezakezu dagokion kontrol agintaritzan edo Datuak Babesteko Euskal Bulegoan, ondoko kontaktu-helbidean:

  • Beato Tomás de Zumárraga kalea,  71, 3. solairua
  • 01008 Vitoria - Gasteiz
  • Telefonoa: + (34) 945 016 230 - Faxa:  + (34) 945 016 231
  • e-posta: avpd@avpd.eus

Nomina, langileria eta gizarte baliabideen tratamenduari buruzko informazio gehigarria (PDF 232KB)