Zer da, zertan datza?
Lokala etxebizitza bihurtzeko eskaria da. Horretarako, bizitegi-erabilera egokitu behar zaio, proiektua duten obrak egiteko lizentzia eskuratu ondoren (ikusi izapidea).
Nork eskatu ahal du?
Lokalak katastroan alta emanda egon behar du.
- Interesduna den edozein pertsonak edota ordezkariak.
¿Noiz eskatu daiteke?
Lokala etxebizitza bihurtzeko obrak amaitzen direnean.
Eskaera eredua
Non tramitazen da?
- Aurrez aurre:
- Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
- Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30
- Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.
Argibideak
JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
- Eskaria erregistratzea, dokumentazioa eskaneatuta.
- Dokumentazioaren azterketa administratiboa egitea.
- Zuzentzea eskatzea (10 egun baliodun).
- Izapidetzeko erantzukizuna duen atal edo sailari bidaltzea.
- Ikuskatzea.
- Eskariaren analisi teknikoa egitea.
- Instantzia teknikoari zuzentzea eskatzea.
- Txosten tekniko eta juridikoak egitea.
- Eskumena duen organoak erabakia hartzea. Zinegotzi eskuordetua.
- Pertsona interesduna jakinaren gainean jartzea.
- Ogasun eta Ekonomia Sustapen Saila jakinaren gainean jartzea, hondakinak kudeatzeko fidantza itzultzeko (ikusi izapidea), eta EIOZ erregularizatzea, aurrekontua aldatu bada.
Prezioa
Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.
Prozesuaren edo ebazpenaren epea
Aurreikusitako epea: Hilabete.
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita.
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria onetsi dela ulertuko da, baldin eta hirigintza-plangintzaren eta legediaren aurkakoak diren fakultateak edo eskubideak eskuratzen badira, edo domeinu publikoan eragina.
Aurkeztu beharreko agiriak
Obra-bukaerako ziurtagiria, obrako Zuzendaritzak eta obra egikaritzeko Zuzendaritzak sinatua eta haien elkargo ofizialek ikus-onetsia. Azkenean egindako obra lizentziaren bitartez baimendutakoarekin bat ez badator, obren behin betiko egoeraren dokumentazio ikus-onetsia aurkeztu behar da (eranskina, teknikari eskudunak sinatua, zer obra egin diren adierazten duena eta aplikatu beharreko araudia bete dela justifikatzen duena; hori, fatxaden isolamendu akustikoa eta telekomunikazio-zerbitzuen (TAK) sarbidearen justifikazioa barne, eraikinak azpiegitura komuna duenean).
Obraren azken likidazioa, non zehaztu behar diren egikaritze materialaren kostuak, industria-irabaziaren kostuak eta teknikarien ordainsariak.
Fatxaden eta barrualdearen koloretako argazkiak.
Igogailuen eta gainerako instalazioen egiaztapen-akta eta martxan jartzeko baimena, erakunde eskudunek eginak (horrelakorik badago).
Babes ofizialeko etxebizitzak edo etxebizitza tasatuak badira, behin betiko kalifikazioaren zedula, Eusko Jaurlaritzan horretarako eskumena duen sailak emana.
Eraikuntza- eta eraiste-hondakinen kudeaketa egokiari buruzko azken txostena eta, hala badagokio, horretarako jarritako fidantza itzultzeko eskaria (ikusi izapidea).
Informazio gehiago
HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi