Erroldatze-ziurtagiria

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Santurtzin bizi diren edo bizi izan diren pertsonen datuak, udal erroldakoak,  egiaztatzen dituen dokumentua eskatzea. Hiru dokumentu-mota daude:
  • Norbanakoaren ziurtagiria: une honetan udalerrian bizi den pertsona baten erroldatze-datuak egiaztatzen ditu.
  • Familia-ziurtagiria edo ziurtagiri kolektiboa: une honetan bizileku jakin batean bizi diren pertsona guztien erroldatze-datuak egiaztatzen ditu.
  • Ziurtagiri historikoa: pertsona batek urteetan zehar izan dituen erroldatze-datuen aldaketa egiaztatzen ditu.
  • Baja izandako norbanakoaren ziurtagiria: une honetan udalerrian bizi ez den pertsona baten erroldatze-datuak egiaztatzen ditu.
  • Erroldatze-inskrikzioaren ziurtagiria: bizileku berean bizi diren pertsona guztien erroldatze-datuak egiaztatzen ditu, noiztik dauden erroldatuta ulerrian eta bizilekuan adieraziz.

Nork eskatu ahal du?

Datuen jabea den pertsona fisikoak, edo bestela, legezko edota borondatezko ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Edonoiz.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • E-posta bidez: sac@santurtzi.eus
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

  1. Aurkeztutako dokumentazioa jaso, egiaztatu eta eskaneatu.
  2. Eskaria telefonoz egiten bada, eskatzailea identifikatu beharra dago, oro har, berak bakarrik jakin ditzakeen datuak eskatuta (esaterako, NAN, ezkontidearen NAN, seme edo alabaren baten jaioteguna...).
  3. Dokumentazioa zuzena bada, ziurtagiri-eskariaren tramitea sistema informatikoaren bidez egin.
  4. Ziurtagiria egin.
  5. Errolda-ziurtagiria interesdunari eman. Postaz edo telefonoz eskatuz gero, postaz bidali, Udalak ezarritako prozedurari jarraikiz.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Berehala 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria onetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aurrez aurreko eskaria:
  • Datuen jabearen identifikazio-agiria (NAN –beharrezkoa 14 urtetik aurrera–, atzerritarraren identifikazio-zenbakia, jatorrizko herrialdea egiaztatzen duen dokumentua edo pasaportea, Atzerritarren Erregistro Zentraleko ziurtagiria).
  • Besteren ordez aritzekotan: ordezkapen idatzia eta ordezkari nahiz ordezkatuaren identifikazio-agiriak.
  • Adinez txikien ordezkaritza: gurasoak edo tutoreak haren identifikazio-agiria aurkeztu beharko du bizileku berean erroldatuta dagoela egiaztatzeko.
  • Adinez nagusi desgaitua: jatorrizko NAN edo ordezkaritza egiaztatzen duen epai judiziala.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza eta Zerbitzu Orokorrak - Idazkaritza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Erregistratu eskaria eta eman hasiera izapideari, dokumentazioa eskaneatuta.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Egin ziurtagiria besterik gabe.
  4. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  5. Bidali izapidea egiteko ardura duen arlora edo atalera.
Ziurtagiria honela emango da:
  • Aurrez aurreko eskariak: une berean emango zaio eskatzaileari.
  • Eskari telematikoa:  www.santurtzi.eus gunean deskargatuko da une berean, udal bulego birtualaren "Nire tramiteak" atalean sartuta.
  • Telefono edo e-posta bidezko eskaria: posta arruntaz bidaliko da eskatzaileak erroldan duen helbidera, 3 egun balioduneko epean, gutxi gorabehera.

Oharrak

Erroldatze-ziurtagiria da, administrazio-ondorioetarako, hiritar baten bizilekua eta ohiko egoitza sinesgarriki egiaztatzen dituen dokumentu publiko bakarra, eta beraz, derrigorrezkoa izango da bakar-bakarrik dokumentu hau espezifikoki eskatzen den kasuetan.

Udal errolda udalerriko bizilagun guztiak jasotzen dituen administrazio-erregistroa da. Espainian bizi den pertsona orok gutxienez urtean 6 hilabetez non eman, eta udalerri horretako erroldan inskribatu behar du bere burua. Udalerri bakar bateko auzotarra baino ezin da izan.

Udal erroldako datuak beste administrazio-publiko batzuei emango zaizkie, horiek eskatuz gero eta interesatuak aurretiaz baimendu beharrik izan gabe, baldin eta datu horiek beren eskumenak burutzeko beharrezko badira, eta bizilekuaren berri izatea esanguratsua bada horretarako. Horretaz gain, estatistika-sekretupean mantenduko diren estatistika ofizialak egiteko ere erabil daitezke, maiatzaren 9ko 12/1989 Legeak, Estatistika Funtzio Publikoari buruzkoa, eta gai horretan eskumena duten Autonomia-erkidegoen estatistika-legeetan ezarritakoaren arabera.