Mendekotasunaren balorazioa

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Pertsona baten mendetasuna aitortzea da, zeinak adinaren, gaixotasunaren edota ezintasunaren ondorioz autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentsoriala falta duen, eta horrela, eguneroko bizimoduan ohiko zereginak egiteko mugak ditu edo ezintasuna.

Beste lurralde historiko batean, edo beste autonomia-erkidego batean egindako mendekotasun-izapidearen aldaketa ere eskatu halako da.

Mendetasune-egoera aitortzeak hainbat baliabide eskuratzeko modua emango dio pertsonari, baldin eta zerbitzu bakoitzerako baldintzak betetzen baditu:
  • Zerbitzuak
  1. Mendekotasunaren prebentzioa eta norberaren autonomia sustatzea
  2. Arreta goiztiarra.
  3. Telelaguntza (Eusko Jaurlaritzak kudeatua)
  4. Zainduz programa zaintzaileei laguntza emateko (udal baliabidea)
  5. Etxez etxeko laguntza-zerbitzua
  6. Eguneko zentroak
  7. Epe baterako nahiz era iarunkorrean adinekoen egoitzan egotea
  • Prestazio ekonomikoak
  1. Prestazio ekonomikoa etxekoek zaintzeko.
  2. Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa.
  3. Besteren laguntza behar duten pertsonen egoitzen foru zerbitzu publikoari lotutako prestazioa.
OHAR GARRANTZITSUA: balorazioa eta espedientearen ebazpena Bizkaiko Foru Aldundiari dagozkio.

Nork eskatu ahal du?

Santurtzin erroldatuta dagoen eta interesa duen edozein pertsonak, edo horren ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Edonoiz.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren azterketa administratiboa egitea.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Espedientea Gizarte Ekintzako Sailera bidali.
  5. Eskaria Bizkaiko Foru Aldundiko Mendetasunaren eta Ezgaitasunaren ebaluaziorako Zerbitzura bidali, tramitatzeko eta ebazteko.
  6. Foru-ebazpenaren jakinarazpena.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete 
Legezko gehienezko epea: 2 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak bi hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaria ondo beteta, Foru Aldundiak ezarrritako eskari-eredu estandarrarekin bat datorrena (ikusi inprimakia).
  • Osoasun-txostena (ikusi inprimakia).
  • Ordezkaritza borondatez emateko eredua (ikusi imprimakia)
  • Banku-helbideratzearen fitxa (ikusi inprimakia).
  • Izatezko zaintzaren zinpeko deklarazioaren eredua, egitatezko zaintza duenak sinatua, baldin eta eskatzaileak ez badu ordezkaritza boluntarioa emateko gaitasun osorik (ikusi inprimakia).
  • Eskatzailearen NANa edo nortasun-agiria, edo horren legezko  edo borandatezko ordezkariarena.
  • Familia-liburua, adinez txikien ahaidetasuna egiaztatzeko.
  • Osasun-txartel indibiduala (OTI).

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi
Eusko Jaurlaritza: 900 85 16 00
Bizkaiko Foru Aldundia: Mendetasunaren eta Ezgaitasunaren ebaluazioa saila. Ugasko 5 bis, 1, 48014. BILBO (Telefonoa: 900 22 00 02)

Ardura daukan unitatea

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Osasun txostena
  • Menpekotasun mailaren ebazpena, berrikuspena eskatzekotan

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren azterketa administratiboa egitea.
  3. Espedientea Gizarte Ekintzako Sailerabidali.
  4. Eskaria Bizkaiko Foru Aldundiko Mendetasunaren eta Ezgaitasunaren ebaluaziorako Zerbitzura bidali, tramitatzeko eta ebazteko.
  5. Foru-ebazpenaren jakinarazpena.