Ezgaitasunaren balorazioa

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Ezgaitasun fisiko, psikiko eta zentzumen-graduaren balorazioa eta kalifikazioa da, erakunde publikoek ematen dituzten onura, zerbitzu eta eskubide ekonomikoak eskuratu ahal izateko berdintasuna bermatzeko.

Balorazioak Bizkaiko Foru Aldundiak egingo du.

OHAR GARRANTZITSUA: izapidearen balorazioa eta ebazpena Bizkaiko Foru Aldundiari dagozkio.

Nork eskatu ahal du?

Santurtzin erroldatuta egon eta interesa duen edozein pertsonak, edo horren ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Edonoiz.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
    • Sección de Valoración de la Discapacidad de la Diputación Foral: calle Uribitarte nº15 , 4800 Bilbao.
    • Registros del Servicio de Valoración y Orientación de la Diputación Foral: Ugasko 3-bis, 48014 Bilbao.
    • Otros Registros del Departamento de Acción Social de la Diputación Foral: Lersundi 14, 48009 Bilbao o Diputación 7 - 48008 BILBAO.
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Gizarte Zerbitzuen arlora bidali.
  5. Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza sailera bidali, izapidea tramitatzeko eta balorarzioa egiteko.
  6. Hitzordua Bizkaiko Foru Aldundiko profesionalekin.
  7. Bizkaiko Foru Aldundiaren ebazpena..
  8. Ebazpenaren jakinarazpena.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaria ondo beteta, Foru Aldundiak ezarrritako eskari-eredu estandarrarekin bat datorrena (ikusi inprimakia).
  • NANa edo nortasun-agiria, edo ordezkariarena.
  • Familia-liburua.
  • Ezgaitasun-epaia eta zaintza-esleipena, hala badagokio.
  • Bizileku-baimena, atzerritarren kasuan.
  • Txosten medikoak edo psikologikoak.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi
Bizkaiko Foru Aldundia: Enplegua, Gizarte inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko saila. 900 22 00 02.
Bizkaiko Foru Aldundia: web-gunea

Ardura daukan unitatea

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Osasun txostena
  • Elbarritazun maila egiaztagiria

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Gizarte Zerbitzuen arlora bidali.
  4. Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza sailera bidali, izapidea tramitatzeko eta balorazioa egiteko.
  5. Hitzoedua Bizkaiko Foru Aldundiko profesionalekin.
  6. Bizkaiko Foru Aldundiaren ebazpena..
  7. Ebazpenaren jakinarazpena.

Oharrak

  • Mugitzeko zailtasun handia dakarten desgaitasun egoerek abantaila osagarria izan dezakete toki batetik bestera errazago joateko.
  • Garraio kolektiboak erabiltzeko zailtasunak zehazteko, 1999/1971 Errege Dekretuaren 2. Eranskinean dagoen GGKD (Garraio Gastuak Konpentsatzeko Diru-Laguntza) baremoa erabiltzen da. Zailtasun hori benetakotzat joko da onuraduna baremoaren A), B) edo C) ataletan deskribatutako egoeraren batean dagoenean, edo ez badago, baldin eta gutxienez 7 puntu lortzen dituenean aipatu baremoaren gainerako ataletan jasotako egoeraren batean egoteagatik.
  • Lortutako desgaitasun mailaren arabera, Udalean honako hauek eska daitezke:
    • Aparkatzeko txartela desgaitasuna dutenentzat, martxoaren 22ko 2016/50 Dekretuaren arabera (2016ko apirilaren 12ko Bizkaiko Aldizkari Ofiziala). Ikusi fitxa espezifikoa.
    • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga ordaintzeko salbuespena