Gorpuak edo gorpuzkinak hobiratzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Beste hilerri batetik datozen gorpuzkinak edo gorpuak hobiratze-unitate hauetan sartzeko baimena eskatzea:
  • Nitxoak
  • Hezurtegiak
  • Lurreko hobiak
  • Panteoiak

Nork eskatu ahal du?

Hobiratu beharreko pertsonarekin senidetasun-harremana dutenek edo haren ordezkari direnek.
Panteoien kasuan, titulartasuna daukanak edo hartan gorpu bat sartzeko titularraren baimena daukanak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Hobiratuko den pertsona hil ondoren

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre :
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikuspen administratiboa.
  3.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4.  Obra eta Zerbitzuen arlora bidali.
  5.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  6.  Txosten teknikoa eta juridikoa.
  7.  Hilerriko koordinatzailea eskatzailearekin jarriko da harremanetan.
  8.  Zerbitzua egin
  9.  Ebazpena, Obrak eta Zerbitzuen zinegotziaren erabakiz emana.
  10.  Jakinarazpena interesdunari.
  11.  Jakinarazpena Ogasun arloari, dagokion tasa likidatu eta ordaintzeko.
  12.  Jakinarazpena hilerriko koordinatzaileari.

Prezioa

Ordenantza Fiskala

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 5 egun. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskari orokorrean, zehaztu behar da: hobiratze-lekua, zehazki adieraziz hobiratze-unitatea eta hobiratu beharreko pertsonaren izena, heriotzaren eguna eta lekua, eta dagozkion tasak ordaintzeko kontu-zenbakia.
  • Hileta-eskubidearen emakida-titulua, non eta ez den ordezkaria eta ez den hobiratzea eskatzen, panteoien kasuan.
  • Erregistro Zibilak emandako lurperatze-lizentzia, hala badagokio.
  • Aldi baterako kontserbatzearen edo baltsamatzearen akta, lekualdatze-kasuetan.
  • Heriotza-ziurtagiria, zeina udal-hilerrian aurkeztu beharko baita, edo epaile eskudunaren baimena, heriotza arrazoi naturalen ondoriozkoa izan ez den kasuetan.
  • Baimen sanitarioa, beharrezko denean; autonomia-erkidegoz kanpoko leku batetik badator gorpua, beti beharko da hori.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Dokumentazioa

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikuspen administratiboa.
  3.  Obra eta Zerbitzuen arlora bidali.
  4.  Txosten teknikoa eta juridikoa.
  5.  Hilerriko koordinatzailea eskatzailearekin jarriko da harremanetan.
  6.  Zerbitzua egin
  7.  Ebazpena, Obrak eta Zerbitzuen zinegotziaren erabakiz emana.
  8.  Jakinarazpena interesdunari.
  9.  Jakinarazpena Ogasun arloari, dagokion tasa likidatu eta ordaintzeko.
  10.  Jakinarazpena hilerriko koordinatzaileari.

Oharrak

Heriotzatik 48 ordu igaro baino lehen hobiratu beharra dagoenez hildakoa, izapideak telefonoz has daitezke, hilerrira deituta. Gero, dokumentuz formalizatuko da egintza.

Hauei soilik dagokie hobi eta nitxoetan ehorzteko eskubidea:
  • Hiltzean Santurtziko udalerrian erroldatuta zeuden pertsonak.
  • 10 urtetik gorako epe batean erroldatuta egon direnak.
  • Udalerrian jaio eta handik kanpo bizi zirenak.
  • Erroldatu gabe egon eta Santurtzin hil direnak (nitxoetan bakarrik).
  • Santurtzin jaio edo udalerrian erroldatuta dauden pertsonen aurreko eta ondorengo zuzeneko edo zeharkakoak (nitxoetan bakarrik).
  • Udalak berariazko ebazpenez erabaki ahal izango du baldintza horiek betetzen ez dituzten gorpuak hobiratzea, salbuespenezko inguruabar eta beharrak aintzat hartuz (nitxoetan bakarrik).
Gainerako hobiratze-unitateetan ez dira eskatuko baldintza horiek.

Nitxoen gaineko jabari-emakida gorpu bat berehala hobiratzeko emango da, 20 urterako.

Hezurtegien gaineko jabari-emakida gorpuzkinak berehala sartzeko emango da, 20 urterako.

Hobien gaineko jabari-emakida gorpu bat berehala sartzeko emango da, 10 urterako.