Gizarte-larrialdietarako laguntzak (GLL)

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Benetako eta presako premia-egoerak prebenitzeko, eragozteko edo arintzeko ezinbestekoak diren gastu espezifiko, arrunt edo ohiz kanpokoei erantzuteko behar adina baliabide ez dituzten pertsonentzako laguntza ekonomikoak dira; laguntza horiek ez dira aldizkakoak.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo haren legezko ordezkariak, betiere baldintza hauek betez gero:
  • Santurtzin erroldatuta egotea eta eskaria egin eta gutxienez sei hilabete lehenagotik benetako bizitokia Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean eduki izana.
  • Baldintza hori betetzen ez bada, eskaria egin eta aurreko 10 urteetan gutxienez 5 urte jarraian EAEko edozein udalerritan erroldatuta egon izana.
  • 8 urte beteta izatea.
  • Bizikidetzako unitate bat edukitzea, eskaria aurkeztu baino urtebete lehenagotik.

¿Noiz eskatu daiteke?

Urtero eskariak aurkezteko epa zehazten da. (OHARRA: azken urteotan martxoaren 1etik urriaren 31ra artekoa izan da).

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Sarrera erregistratzea.
  2. Dokumentazioaren azterketa administratiboa egitea.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Espedientea Gizarte Ekintzako Sailari bidaltzea.
  5. Eskariaren analisi teknikoa egitea: gizarte-langileak baliabidea egokia den ala ez baloratzea.
  6. Txosten tekniko eta juridikoa egitea.
  7. Tokiko Gobernu Batzarrak erabakia hartzea.
  8. Jakinaraztea.
  9.  Laguntza emanez gero, frogagiriak aurkeztea.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Hilabete 
Legezko gehienezko epea: 2 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • EUSKO JAURLARITZAK onarturiko eskari normalizatua (IKUSI INPRIMAKIA).
  • Eskatzailearen egoera pertsonal edo familiarraren eta haren bizikidetza-unitate bereiziaren egoera egiaztatzen duen dokumentazioa: 14 urtetik gorakoen NAN, AIZ edo pasaportea; familia-liburua; batura zibilen erregistroko ziurtagiria; banantzeko edo dibortziatzeko epaia eta, hala badagokio, hitzarmen arauemailea.
  • Bizileku- edo ostatu-egoera egiaztatzeko dokumentazioa: alokairuaren kontratua, azpierrentamendua, ostatua/apopilo-etxea, muturreko premia, etxebizitzaren jabetzako eskriturak.
  • Egoera ekonomikoa egiaztatzeko dokumentazioa: hala badagokie, etxebizitzan bizi diren 16 urtetik gorako pertsona guztien lan-kontratu eta nominak, eta senideek dituzten kontuen eta banku-titulu edo gordailuen saldoaren bankuko egiaztagiria (ikusi inprimakia).
  • Laguntza eskatzea eragin duten kontzeptuei dagokien dokumentazioa: hipoteka-maileguaren kontratua eta ordainagiriak; alokairuaren ordainagiriak; uraren, argiaren, gasaren, erkidegoko gastuen, OHZren eta etxebizitzako aseguruaren (kontratua eta prima) ordainagiriak; eta, beste laguntza batzuk eskatuz gero, bi aurrekontu (dentista, betaurrekoak, altzariak, etxetresna elektrikoak…).
  • Aurkeztu beharreko beste agiri batzuk: banku-helbideratzearen agiria (beteta), ibilgailuen ziurtagiria (zirkulazio-baimena eta azterketa teknikoko txartela), 16 urtetik gorakoen matrikulazio-ziurtagiria (ikasketak egiten ari badira), Etxebiden alokatzeko etxebizitzen eskatzaile gisa izena emateko eskariaren kopia.
Interesdunak eskarian ez badio Santurtziko Udalari beste herri-administrazio batzuei izapide hori egiteko behar duen informazioa eskatzeko baimena ematen, agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu:
  • Lanbiden enplegu- edo prestakuntza-eskatzaile gisa alta eman izanaren edo eskaria berritu izanaren egiaztagiria.
  • DSBE eta EPO jasotzen dituela edo ez dituela jasotzen egiaztatzen duen ziurtagiria edo 18 urtetik gorakoek Lanbiden prestazio horiek eskatu izanaren egiaztagiria.
  • Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPE) ziurtagiria, adierazten duena etxebizitzan bizi diren 16 urtetik gorakoek prestazioak jasotzen dituzten ala ez.
  • Bizkaiko Foru Ogasunaren azken bost urteetako ondasunen, errentaren eta banku-kontuen ziurtagiria.
  • Ondasun higigarri eta higiezinen gaineko Bizkaiko Foru Aldundiaren ziurtagiria.
  • Lanean ari diren 16 urtetik gorako guztien lan-bizitzaren ziurtagiria.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Besteak
  • Atzeratutako zorraren egiaztatze dokumentua
  • Familia unitatearen egiaztatze dokumentua
  • Diru sarreren frogagiria

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Sarrera erregistratzea.
  2. Dokumentazioaren azterketa administratiboa egitea.
  3. Gizarte-langilearekin hitzordua zehaztea.
  4. Espedientea Gizarte Ekintzako Sailari bidaltzea.
  5. Eskariaren analisi teknikoa egitea: gizarte-langileak baliabidea egokia den ala ez baloratzea.
  6. Txosten tekniko eta juridikoa egitea.
  7. Tokiko Gobernu Batzarrak erabakia hartzea.
  8. Jakinaraztea.
  9.  Laguntza emanez gero, frogagiriak aurkeztea.

Oharrak

Erakunde publikoen fitxategietan eskura dauden beharrezko datu, agiri eta ziurtagiriak ofizioz eskatuko ditu eskumena duen organo kudeatzaileak. Alde horretatik, interesdunek ez dute Administrazioek egindako agiriak aurkeztu beharrik, agiri horiek kontsultatzeko edo eskatzeko baimena eman badute. Interesdunek Udalari ez badiote horretarako baimena ematen, agiri hauek aurkeztu behar dituzte:
  • Lanbiden enplegu- edo prestakuntza-eskatzaile gisa alta eman izanaren edo eskaria berritu izanaren egiaztagiria.
  • DSBE eta EPO jasotzen dituela edo ez dituela jasotzen egiaztatzen duen ziurtagiria edo 18 urtetik gorakoek Lanbiden prestazio horiek eskatu izanaren egiaztagiria.
  • Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPE) ziurtagiria, adierazten duena etxebizitzan bizi diren 16 urtetik gorakoek prestazioak jasotzen dituzten ala ez. Hitzordua eskatzeko, telefono-zenbaki hauetakoren batera deitu behar da: 944500598 eta 901119999.
  • Bizkaiko Foru Ogasunaren azken bost urteetako ondasunen, errentaren eta banku-kontuen ziurtagiria. Hitzordua telefonoz eskatu behar da: 901502000.
  • Ondasun higigarri eta higiezinen gaineko Bizkaiko Foru Aldundiaren ziurtagiria.
  • Lanean ari diren 16 urtetik gorako guztien lan-bizitzaren ziurtagiria. Eskaria internet bidez edo bulegora bertaratuta egin daiteke: www.seg-social.es eta Blas de Otero kalea, 8 (Sestao).