Salmenta ibiltariko postua baimentzeko eskaria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Bide publikoan salmenta ibiltarian aritzeko baimena, hauetakoren baterako:
  • a) Bitxigintza- eta artisautza-postuak.
  • b) Interes sozialeko objektuak eta argitalpenak saltzeko postuak.
  • c) Zirkoak, antzokiak eta bestelako ikuskizunak instalatzekoak.
  • d) Lore eta landareen postuak, halako izaera dutenak.
  • e) Tamaina txikiko eta bildumazaletasuneko objektu kulturalen erakusketa eta salmentarako postuak: txanponak, zigiluak, mineralak, etab.
  • f) “Denboraldiko postuak”, txurroak eta frijiturak saltzen dituztenak.
  • g) “Denboraldiko postuak”, gaztaina erreak saltzen dituztenak.
  • h) “Denboraldiko postuak”, izozkiak eta produktu freskagarriak saltzen dituztenak.

Nork eskatu ahal du?

Salmenta ibiltaria egiten duten perstona fisikoek edo juridikoek, eskuarki edo noizean behin, merkatarizta-establezimendutik kanpo, postuetan, munta daitezkeen instalazioetan edo ibilgailuetan, edo horien ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Baimen-eskaerak deialdian ezarritako epearen barruan aurkeztu behar dira.

Ordenantza honetan ezarritako erregulazio espezifikoan aplikatzekoa den kasuetan, ez da baimen-eskaerarik onartuko ekitaldia hasi aurreko hamar egunen barruan edo denboraldi bakoitzeko jarduera hasi aurreko hamar egunen barruan.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)

  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Izapidetzeko ardura duen arlora bidali.
  5. Txosten teknikoa eta juridikoa.
  6. Ebazpena.
  7. Jakinarazpena interesdunari.
  8. Dagokion tasaren likidazioa.

Prezioa

Ordenantza fiskala

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Hilabete 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Titularraren NANa, AIZa edo IFKa, eta, atzerritarrentzat, norberaren kontura lan egiteko baimena eta bizileku-baimena edo bizitzeko eta lan egiteko aukera ematen duen bestelako dokumentazio bat.
  • Gizarte Segurantzako altaren eta kotizazioak ordaindu izanaren egiaztagiria; hala badagokio, jarduera ekonomikoen gaineko zergarena ere bai.
  • Pertsona juridikoen kasuan, enpresa eratu zeneko eskritura, Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribatua, hala badagokio. Era berean, egiaztatu beharko da zer ordezkaritzarekin ari den, zuzenbidean baliozkoa den eta egiaztagarri zehatza gertatzen den edozein bitarteko erabiliz edo eskatzailea bera agertuz.
  • Janari-produktuen kasuan, elikagai-manipulatzailearen txartela edo aplikatzekoa den araudiak eskatzen duen titulazio baliokidea. Orobat janaria saltzen duten txosnen kasurako.
  • Jarduera horretan enplegatutako pertsonarik badu, haien dokumentazioa aurkeztu beharko du, lan-harremana frogatzen duena.
  • Eskatzailearen nortasun-agiriko tamainako bi argazki, ez badu espresuki baimentzen HAZeko langileek egitea argazkia.
  • Ordezko baimendu bat izendatzen bada, eskatzaileak, aurrekoez gain, dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:    
    • Senidetasunaren edo lan-harremanaren egiaztagiria; lan-harremanaren kasuan, Gizarte Segurantzako alta eta kotizazioen azken ordainagiria aurkeztu behar da.
    • Izendatutako pertsonaren datu pertsonal baimenduak: izena, abizenak, helbidea, telefonoa.

Ardura daukan unitatea

Lanak eta Zerbitzu Publikoak - Lanak eta Zerbitzu Publikoak

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak
  • Ordainagiria
  • JEZ-en alta ematea frogatzen duen dokumentua
  • Gizarte Segurantza ziurtagiria
  • Ardura adierazpena
  • Ibilgailuaren zirkulazio baimena

Legezko informazioa

Lege-esparrua

Ordenanza reguladora de la Venta Ambulante

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Izapidetzeko ardura duen arlora bidali.
  4. Txosten teknikoa eta juridikoa.
  5. Ebazpena, Obrak eta Zerbitzuen arloko zinegotziaren dekretu bidez emana.
  6. Jakinarazpena interesdunari, Udaltzaingoari eta Ogasun Arloari.
  7. Dagokion tasaren likidazioa.

Oharrak

Salmenta ibiltariko postua baimendu behar den kasua:
  • a) Aldizka egiten diren azokak, leku edo esparru jakin bat hartzen dutenak. Astean bi egunez egin ahal izango dira, gehienez.
  • b) Inoizka egiten diren azokak: feria, jai, ospakizun herrikoi edo eskulangintzakoak direla-eta jarriak.
  • c) Kamioi-dendetan edo bide publikoan jarritako postuetan egiten den salmenta, inguruabar eta baldintza zehatz batzuetan baimenduak direnean.
  • d) Bide publikoan ezarpen finkoa eta desmuntagarria duten postuetan egiten den salmenta.
Baimendu ahal izango da kalean saltzea produktuak, elikagaiak barne, osasun edo segurtasun publikorako arriskurik ez dutenak eta indarrean den araudiak debekatzen ez dituenak edo salmenta ibiltaria mugatzen ez dienak.

Baimen hauen titularrek zorrotz bete beharko dituzte merkaturatzen dituzten produktuen erregelamendu tekniko-sanitarioak eta kontsumokoak, eta aplikatzekoa den gainerako araudia.

Mugak ezarri ahal izango dira produktu mota bakoitzerako baimen-kopuruan.
  • Debekatuta dago animaliak saltzea.