Arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroan inskribatzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroan inskribatzea (aurrerantzean AIA).
Animalia erregistroan inskribatzeko eskatu baino lehen, eskatzaileak animalia horiek izateko lizentzia eduki behar du.

Ondoko zakur-arrazak jotzen dira arriskutsutzat:
  • Pit Bull Terrier
  • Staffordshire Bull Terrier
  • American Staffodshire Terrier
  • Rotweiler
  • Dogo Argentino
  • Fila Brasilero
  • Tosa Inu
  • Akita Inu
  • Euskal Autonomia  Erkidegoan  txakurrak  edukitzeari  buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuaren II. Eranskinean agertzen diren ezaugarriekin bat datozen zakurrak.
  • Alkatetzaren ebazpenez arriskutsu izan daitekeen animaliatzat jotzen bada, hark pertsonak edo beste animali batzuk eraso baditu. Emandako lizentzia jakinaraztetik aurrera hilabete izango du animaliaren jabeak lizentzia eskatzeko.

Nork eskatu ahal du?

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak dituzten pertsona fisiko edo juridikoek, edo bestela, ordezkariak, baldin eta ondoko betebeharak baditu:
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia izatea.
  • Eusko Jaurlaritzako AIEO atalean inskribatzea, dagokion albaitariaren bitartez.

¿Noiz eskatu daiteke?

Dagokion administrazioaren lizentzia lortu eta hurrengo hamabost egunetan.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikustea administratiboa.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Udaltzaingora bidali.
  5. Eskariaren azterketa teknikoa betebeharrak bete diren egiaztatzeko.
  6. Zuzentzeko eskaera egin, azterketa teknikoak eskatuz gero.
  7. Txosten teknikoa.
  8. Zinegotziaren ebazpena.
  9. Erregistroa egiaztatzen duen txartela eman.
  10. Jakinarazpena interesdunari.
  11. Txartela eman.
  12. Ebazpenaren kopia bidali Eusko JAurlaritzako AIEO atalera.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 15 egun. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Erantzukizun zibileko aseguruaren ziurtagiria, txakurrak  edukitzeari  buruzko ekainaren 1eko 10/2004 Dekretuaren III. Eranskinean ezarritako ereduaren arabera.
  • Poliza ordaindu izanaren jatorrizko ordainagiria.
  • Animaliaren osasun-txartela.
  • Interesdunak Santurtziko Udalari beste administrazio publikoetatik izapide hau aurrera eraman ahal izateko informazioa lortzeko baimenik ematen ez badio, ondoko dokumentuak ere aurkeztu beharko ditu:
    • Beste udalen batek emandako lizentzia, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak izateko.

Ardura daukan unitatea

Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak
  • Animaliaren nortasun dokumentu ofiziala
  • Gaitasun fisikoaren ziurtagiria
  • Trebetasun fisikoaren ziurtapean
  • Dagokioen erregistroan egindako animaliaren errolda ziurtagiria
  • Aurrekari penalen ziurtagiria
  • 50/1999 legeaz zigortua ez izanaren zin egindako adierazpena
  • Potentzialki arriskutsuak izan liteken animalien edukitze lizentzia
  • Menpekotasun mailaren erabakia, berrikuspena eskatzekotan

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikustea administratiboa.
  3. Udaltzaingora bidali.
  4. Txosten teknikoak.
  5. Zinegotziaren ebazpena.
  6. Erregistroa egiaztatzen duen txartela eman.
  7. Jakinarazpena interesdunari.
  8. Txartela eman.
  9. Ebazpenaren kopia bidali Eusko JAurlaritzako AIEO atalera.

Oharrak

Beste Autonomi-erkidego batera aldatzea (betirako izan edo 3 hilabetetik gorako aldi baterako izan):
  • Beharrezkoa da jatorrizko Autonomia erkidegoko Erregistroan baja ematea, ohiko albaiteroarenean.
  • Erregistroan izena eman behar da, lehen azaldutako prozedurari jarraiki.
Baja:
  • Animalia hilez gero edo lapurtua izanez gero, baja eman beharko da AIEOn, ohiko albaiteroaren bitartez.
  • Bajaren berri eman Udalari, albaitariak emandako agiriaren bidez, arriskutsuak izan daitezkeen animalien Udal Erregistroan baja emateko.ç
  • Udal erregistroari jakinarazi beharko zaio animaliaren salmenta, eskualdaketa, dohaintza, lapurreta, heroitza edo galdera, dagokion inskripzio-orrian jasota utziz.